ametsen atzetik nabil hegan

...baina ihes egiten didate gehienetan...

Lagun batek esan ohi du ez zaiola axola hiltzea. Mundua gaizki dago, eta Berri Txarraken Libre abestiak esaten duenaren aurka, uste dut guk apurtu dugula, eta horretan ari garela oraindik. Gure bizitza oso lotuta dago noski munduarekin, baina ez guztiz. Kanpo eragileek geure mundua, geure animoa baldintzatzen dute, geure egunerokoa. Baina beti ere inguruan gertatzen diren gauzak baldin badira. Hau da, tristea bada ere, hirugarren munduan gosez hiltzen diren haurrek, Palestinan jasaten ari direnak etab. ez dute nire rutina aldatzen. Dena den, jende guztiarekin ez da berdina gertatzen, eta pe...


                El Gran Masturbador - Salvador Dalí Birjinitateak beti izan du garrantzi handia gure gizartean, konteztu ezberdinetan, eta beraz, era ezberdinetan, baina garrantzia azken finean. Birjinitatea galtzea inflexio puntutzat hartzen da, eta hartu izan da. Kristautasuna bere momenturik gorenenean egon denean, birjinitatea ezkontza gaurarte gorde beharreko zerbait zen, batez ere, emakumeengan. Ezkontzatik kanpo seme-alabak izatea gainera, nahikoa izan ohi zen emakume baten bizitza infernu bihurtzeko, elizak...


Youtuben sartu naiz txorakeriaren baten bila ta hara zer aurkitu dudan, bideo ikaragarria iruditu zait, bueno edo aurkezpena, nahi duzuen moduan. Kontua da asko gustatu zaidala ta hemen jartzen dut, ea zuek ere gustuko duzuen. Oso polita da eta pinturaren historia nahiko ondo laburtzen du... GOZATU!!! 


Sopelan bizi nintzela bazegoen egunero irribare bat oparitzen zidan pertsona bat, ikusten nuen guztietan behintzat aurpegi atsegina eskeintzen zidana. Noski, jarraitzen du irribarreak herritik banatzen, ibiltari bakoitzaren egunerokotasuna pixkatxo bat alaitzen. Kupoiak saltzen ditu, bueno, egia esan behar badut ez du berak kupoirik saltzen, erosi egiten baitizkiote. Izan ere gormutua da. Hori da berataz dakidan bakarra, oso jatorra dela jakiteaz aparte. Ez dakit familiarik duen, ez dakit bakarrik bizi den, ez dakit oso azkarra den, ez dakit berataz ezer. Ez dut ezagutzen, bere iz...


Nire blogerako, abesti guztien artean aproposena aurkitu dut, Triki Ta Ke taldearena, oso polita. Ez dut letra aurkitu, beraz, abestiarekin konformatu beharko idazteko gogoak ditudan arte. Muxu bat!  


"Si aprendieramos a aceptar en lugar de esperar, nos llevaríamos muchas menos decepciones"                                             El caballero de la armadura oxidada Askotan sentitu dut nik, eta pentsatzen dut pertsona orok, desengainuarekin batera datorren trsitura. Normalean pertsonekin gertatzen zaigu, espero dugu lagun, senide edo ezagun batek jarrera zehatz batzuk ...


"Perdona siempre a tu enemigo. No hay nada que le enfurezca más."                                                                                 Oscar Wilde Azkenaldian ez dut gauza frogatuagorik entzu...


           "Egun berria jaio da eta eguzkiak igorritako izpiek esnatzera behartzen naute, kaka zaharra. Ez dut nahi, lotan jarraitu nahi dut betiko, ametsetan, horixe da eguneko unerik zoriontsuena. Kostata, pixkanaka, gogoz kontra ia, begi bat ireki dut, ingurua ikusi eta segituan itxi dut berriro... nazkagarria! Leku nazkagarria, bizitza nazkagarria... eta ni, denetan nazkagarriena! Zertarako esnatu? Zertarako begiratu hau guztia eta zertarako ohartu? Zergatik jarraitu aurrera? Egia esan ez dakit, baina egunero egiten dudana da, eta beraz, gaur er...


"Hoy los alemanes han invadido Polonia; por la tarde he ido a la piscina"                                                                               Franz Kafka Hau da guk munduarekin daukagun erlazioa, penak...


"De cada uno según su capacidad; a cada uno según sus necesidades"                                                                                 Karl Marx Badago zuzentasunik? Zer da hori?


amets 1456130739544

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"

Idatzi egidazu!

Liburu eta artikuluak


Blog & Roll School