Irribarre bat

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-07-12 22:56
3

Sopelan bizi nintzela bazegoen egunero irribare bat oparitzen zidan pertsona bat, ikusten nuen guztietan behintzat aurpegi atsegina eskeintzen zidana. Noski, jarraitzen du irribarreak herritik banatzen, ibiltari bakoitzaren egunerokotasuna pixkatxo bat alaitzen.

Kupoiak saltzen ditu, bueno, egia esan behar badut ez du berak kupoirik saltzen, erosi egiten baitizkiote. Izan ere gormutua da. Hori da berataz dakidan bakarra, oso jatorra dela jakiteaz aparte. Ez dakit familiarik duen, ez dakit bakarrik bizi den, ez dakit oso azkarra den, ez dakit berataz ezer. Ez dut ezagutzen, bere izena ere ez dakit. Baina esan nezake kariñoa diodala, hain da atsegina!

Ez dut inoiz berarekin hitz egin, logikoa dena noski, agian berak badaki ezpainak irakurtzen baina nik ez nuke jakingo bera ulertzen. Hala ere, Sopelara bizitzen joan nintzenetik, kalean ikusten ninduen bakoitzean agurtu egiten ninduen, irribarre handi batez, egun ona opatzen bezala. Eta herriko pertsona oro agurtu ohi du, berdin du zahar, heldu, gazte edo ume; berdin dio gizon edo emakume; berdin dio ezagun edo ezezagun. Zer ote du buruan, zer pentsatuko ote du, zer izkutatuko du bere irriño ixil horren atzean?

Ez dakit. Eta beharbada norbaitek pentsa lezake txorakeria dela esaten ari naizena, niretzat ordea garrantzitsua da. Horrelako txorakeriak, detaileak, gauza txikiak dira niretzat funtsezkoak... Horrelakoek markatzen dute egunaren norabidea, nire animoak, oharkabean pasatzen diren momentu nimiñoak.

Baina gaur egun, nartzisoren garai posmoderno honetan, ez dira gormutuaren antzeko pertsonak gelditzen. Ez dago inorentzako irribarrerik, ez dago oparirik, ez eta eskaintzarik ere. Geureak baino ez gaitu kezkatzen. Kaletik goazela ez dugu ingurukoa ikusten, ez gara ohartzen ezertaz, astoei eta zaldiei bezala gertatzen zaigu, markatutako bidetik at ezin dugu begiratu, helburu zehatzera iritsi arte gelditzen ez garelarik. Auzokoak ere gero eta gutxiago ezagutzen ditugu, eta ez naiz kotilleoez ari, adiskidetasunaz baizik. Geure barnean biltzen gara, eta ezerk ez digu inporta, dena da hutsa, dena grisa. Zer kostatzen da baina irribarre bat botatzea, 'kaixo!' alai bat esatea, edo 'zer moduz?' galdetzea... antza denez, egun, ezinezkoa da, automatak bihurtzen hasiak gara... inurriak.

 


Waking life pelikularen eszena bat, oso ona!

ane

ane 2007-07-13 01:27 #1

<p>Kaxoo!! hemen naiz orain, zure txoko honetan pixka bat lardaskatzen. </p>

<p>Ni aurrekoan ohartu nintzen ahaztu egin zaidala <em>zer moduz?</em> galdetzen, galdera inozo bihurtu dela, beti dela erantzuna <em>ondo</em>... pare formula bat balitz bezela <em>eskerrikasko</em>, <em>ez da ezer </em>bat. Orain formula berri bat erabiltzeari ekin diot: <em>dana ondo? </em>jendeak behintzat aurpegiko keinua aldatzen du, bada zerbait, gertutasun goxoago bat beharbada... ia zer iruditzen zaizun...</p>

Hamargarrenean

Hamargarrenean 2007-07-13 08:59 #2

<p>Pozgarria da benetan norbaitek irriparre haundi batekin hartzen zaitunean edo kasu egiten dizunean .</p>

<p>Parre polit bat ikustea baino gauza polit asko ez dira egongo ...</p>

Sugoi

Sugoi 2007-07-13 09:40 #3

Oso ondo iruditzen zait ane, polita. Kontua da halako kezka bat baduzula besteekiko, kezka edo, behintzat badakizula hor daudela, existitu egiten direla. Hori falta zaio nire ustez gaur egungo gizarteari (beste gauza askotaz aparte), gutaz gain badirela beste hainbat gauza konturatzea. Irribarre baten indarra ikaragarria da, niretzako behinik behin...


Utzi iruzkina: