Kategoria: gormutua
Sopelan bizi nintzela bazegoen egunero irribare bat oparitzen zidan pertsona bat, ikusten nuen guztietan behintzat aurpegi atsegina eskeintzen zidana. Noski, jarraitzen du irribarreak herritik banatzen, ibiltari bakoitzaren egunerokotasuna pixkatxo bat alaitzen. Kupoiak saltzen ditu, bueno, egia esan behar badut ez du berak kupoirik saltzen, erosi egiten baitizkiote. Izan ere gormutua da. Hori da berataz dakidan bakarra, oso jatorra dela jakiteaz aparte. Ez dakit familiarik duen, ez dakit bakarrik bizi den, ez dakit oso azkarra den, ez dakit berataz ezer. Ez dut ezagutzen, bere iz...