Los pocillos eran seis: dos rojos, dos negros, dos verdes, y además importados, irrompibles, modernos. Habían llegado como regalo de Enriqueta, en el último cumpleaños de Mariana, y desde ese día el comentario de cajón había sido que podía combinarse la taza de un color con el platillo de otro. “Negro con rojo queda fenomenal”, había sido el consejo estético de Enriqueta. Pero Mariana, en un discreto rasgo de independencia, había decidido que cada pocillo sería usado con su plato ...
Atzo kurioseatzen ibili nintzen youtuben eta hainbat laburmetrai ikusi nituen, batzuk oso txarrak, beste batzuk arruntagoak, ta gustuko izan nituen batzuk ere. Hemen haietako bi: El Heroe eta Compañía.
Hemen nabil bueltaka hemen nabil uneoro hemen nabil saiatzen hutsa aurkitzeraino Bizitza ulertzeak ematen dit lan asko azken unean ezerk ezer ez argitzeko Hau da gure mundua ilogikaren logiken menpe izar baten dizdirak azaltzen dit benetan zer naizen Erantzunen bila bizi naiz eta ez ditut aurkitzen bizitzaren borrokak esaidazu nola izan behar duen. Bizitza ulertzeak ematen dit lan asko azken unean ezerk ezer ez argitzeko Erantzunen bila bizi naiz eta ez ditut aurkitzen bizitzaren borrokak esaidazu nola izan behar duen.
Atzo Ondizen jo zuen Su Ta Garrek, Leioan. Egia esan kriston emanaldia eskeini ziguten han geunden guztioi, zaharrak direla esaten dutenak argumentu gabe utzi nahian edo bi ordu eta erdi egon ziren jotzen gelditu gabe, ikaragarria, ez nuen espero!!! Onartu behar dut nik ere esaten nuela, nire talderik gogokoena izan arren, zaharregiak zeudela jada, baina atzoko kontzertuan ikusi nuen haiek dutela nik baino askoz energia gehiago oraindik, gazte diraute!!! Eskerrik asko Suta!!!
Zailak dira gordetzen sekretuak, askoren ustez besteenak gordetzea,are zailago, ez dut uste.Norberaren mamuak izkutuan mantentzea,hori bai zaila,konpartitu nahi eta ezin,beldurragatik edo,batek daki.Bakarrik uzten dute bat norberaren sekretuek,ez du loak hartzen,barrenak erretzen dizkio...Nahi bai, baina ezin,ez dago biderik,ez dago modurik,bakardadean hobe da,horrela ez dago arazorik.Besterik gabe,malko batzuk noizean behin,iriifarrea ere maiz,norberak bere buruarekin elkarrizketak.Bakoitzarekiko konplizitatea...
Denok dauzkagu tabuak. Droga eta heriotzaren inguruan hitz egitea kostatu egiten zaigu, ez zaio sinisten hiltzea axola ez zaion pertsonari, eta gaizki ikusi ohi da drogak frogatu nahi dituena... baina hala ere, badaukagu oraindik bi hauek baino tabu handiagoa, edo behintzat, gure egunerokotasunean agertzen delako agian, azalekoagoa: sexua. Ni ere, tabuz josita nago arlo honetan, ni bereziki. Baina halabeharrez, inguruak baldintzatzen nau. Eboluzionatu egiten du jendeak esparru honetan, asko gainera, rutinaren preso bilakatzen gara agian, eta horrek gure aurreko mugak urr...
Gogorra da luzaroan itxaroten egotea, gogorra eta neketsua. Odolaren Mintzoa blogean joskuk esan bezala, bizitza osoa pasatzen dugu zerbaiten esperoan, eguneroko kontuetan, bizitzan, batzuetan inoiz etorriko ez direnen zain ere gelditzen gara. Zazpi urte itxaron ditu nik. Pentsatzen nuen, sortea neukala, beste askok hamabost urte, eta baten batek hogeita hamar itxaron behar zituztela, ez da marka txarra. Baina norbaiten zain zauden bitartean, ez da itxoitea egiten duzun bakarra, amestu ere egiten duzu, idealizatu, are gehiago pertsona horrek mila gauza promesten badizkizu... gaztea za...
Monotoniarekin apurtu, errutinaren hatzaparretatik ihesi atera, egunerokotasunari EZ handi bat oihukatu... ordutegiak eta denbora ahaztu, erantzukizunei uko egin... erotu! Zalantzatu gabe erabaki bat hartu, pentsatu gabe, ondorioen beldur izan gabe, egin, besterik ez. Noiz da horrelako zerbait egin zenuen azken aldia (noizbait egin baldin baduzu)? 'Erokeriak' omen dira, nik hain justu erabaki zuhurrenak hauek direla esango nuke, azken finean, ez al da erokeria geure buruaren preso izatea? Bizitzaren bide zuzenetako bat jarraitzea alboetan azaltzen zaizkigun bidegurutzeoi begiratu ere egi...