Erokeriak!

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-08-31 19:20
1

Monotoniarekin apurtu, errutinaren hatzaparretatik ihesi atera, egunerokotasunari EZ handi bat oihukatu... ordutegiak eta denbora ahaztu, erantzukizunei uko egin... erotu! Zalantzatu gabe erabaki bat hartu, pentsatu gabe, ondorioen beldur izan gabe, egin, besterik ez.

Noiz da horrelako zerbait egin zenuen azken aldia (noizbait egin baldin baduzu)?

'Erokeriak' omen dira, nik hain justu erabaki zuhurrenak hauek direla esango nuke, azken finean, ez al da erokeria geure buruaren preso izatea? Bizitzaren bide zuzenetako bat jarraitzea alboetan azaltzen zaizkigun bidegurutzeoi begiratu ere egin gabe ez al da zoro kontua?

Ozly

Ozly 2007-09-03 16:27 #1

Ados.
Ustekabean egiten dena izaten da onena. Zergatik ote dugu beti zeozer galtzearen sentsazioa bapateko erabaki bat hartzerakoan?
Denbora pasa ahala, neure kasuan behintzat, akomodazioa areagotu egiten da gainera.
Noizean behin neure buruari sorpresa bat eman eta ezusteko plan bat egiten dut, kalera irten eta egin ohi ez ditudan gauzak egin, besterik gabe, lotzen gaituzten oztopoak gaindituz. Ez dut diruan pentsatzen, ez eta etxera itzultzeko unean, ezta gero egin behar dudan hortan, ez jendean... askatasuna da. Une batez lasaitzea ez da ahaztea, eta punttu hori ezinbestekoa da zenbait aukera ere gure gain daudela eta bizitzeko modu ugariak direla konturatzeko.
Gaztelaniaz 'abre tu mente' esaten da. Askatasun hori dastatu beharra dago, ez ahazteko zerez gauden eginak.

Utzi iruzkina: