Kategoria: sentimeduak
Gogorra da luzaroan itxaroten egotea, gogorra eta neketsua. Odolaren Mintzoa blogean joskuk esan bezala, bizitza osoa pasatzen dugu zerbaiten esperoan, eguneroko kontuetan, bizitzan, batzuetan inoiz etorriko ez direnen zain ere gelditzen gara. Zazpi urte itxaron ditu nik. Pentsatzen nuen, sortea neukala, beste askok hamabost urte, eta baten batek hogeita hamar itxaron behar zituztela, ez da marka txarra. Baina norbaiten zain zauden bitartean, ez da itxoitea egiten duzun bakarra, amestu ere egiten duzu, idealizatu, are gehiago pertsona horrek mila gauza promesten badizkizu... gaztea za...
Monotoniarekin apurtu, errutinaren hatzaparretatik ihesi atera, egunerokotasunari EZ handi bat oihukatu... ordutegiak eta denbora ahaztu, erantzukizunei uko egin... erotu! Zalantzatu gabe erabaki bat hartu, pentsatu gabe, ondorioen beldur izan gabe, egin, besterik ez. Noiz da horrelako zerbait egin zenuen azken aldia (noizbait egin baldin baduzu)? 'Erokeriak' omen dira, nik hain justu erabaki zuhurrenak hauek direla esango nuke, azken finean, ez al da erokeria geure buruaren preso izatea? Bizitzaren bide zuzenetako bat jarraitzea alboetan azaltzen zaizkigun bidegurutzeoi begiratu ere egi...