ametsen atzetik nabil hegan

...baina ihes egiten didate gehienetan...

Batzuetan gogora etortzen zait Vicky bikingoaren lagun baten esaldia... "liluraturik nago!!!", esan ohi zuen airera salto txiki bat emanez. Gaur, txorakeri eta paranoietan pentsatzen nenbilela, konturatu naiz, esaldi hori uste nuena baino askoz esanguratsuagoa dela.  Egun ez da oso ohikoa gu zerbaitek liluratzea, antza, teknologia berriak hain daude egunerokotasunean txertatuta non ez ditugun apenas ikusten, edo behintzat benetan nabaritzen. Ez daukagu inguratzen gaituenaren kontzientziarik, agian orain normala delako edozein ekintza ikaragarri makina batek betetzea, eta ez diogu horri...


"En definitiva, lo que distingue al sabio del ignorante es el poder enseñar, y por esto consideramos que el arte es más ciencia que la experiencia, pues aquellos pueden y éstos no pueden enseñar."Aristoteles


Esango nuke denok pentsatu dugula noizbait, arazoren bat aurkezten zaigunean batez ere, gure bizitza puta kaka bat dela. Bai, nazkatu egiten gara momentu batzuetan eta dena guri gertatzen zaigulako sentsazioa pizten da gure barnean... bizitzan oztopoak beti ibiliko gara aurkitzen, hauek gainditu beharra dago, eta ezin denean, behintzat sahiestu eta haietan ahalik eta gutxien pentsatu.Dena den, batzuetan, lagunekin hizketan gaudenean, bizipenak konpartitzen, esperientziak elkarri kontatzen, noizean behin sentimenduak adierazten ere, konturatzen gara ez garela munduko izakirik zorigaiztokoena...


fotologa edo MySpace-a duzuenok, kontuz ibili bideo hau ikustean. Tentsioa azken aldian arin igotzen da ta. (El que avisa no es traidor, es avisador.)


Denok dakigu momentu jakin batetik aurrera zer den orgasmo bat. Neskek lau mota omen ditugu, G puntua ongi ikutuz lortzen dena, klitoria laztaduz daukaguna, bajinala, eta uzkikoa. Ezberdinak dira, baina norbaiti azaldu beharko bazenizkio ezberdintasunak, zer esan?Nola deskribatu diezaiokezu inoiz orgasmo bat izan ez duen norbaiti nolakoa den orgasmo bat? Zer den orgasmo bat?


Lehio irekian barrena, etxe barrurantz, irratia piztuta dagoen gelan,zerbaitek apurtzen du,kaleako ixiltasuna,euria...Kalera noa, hots hori entzutera, hain da bakartia,hain lasaigarria...gau osoa emango nukeezerezera begira.Tantak, banan bananlurraren aurka,erritmoa markatuz,gauarekin malenkoliatsu,baina aldi bereangiro epela.Zerura begira buruaeta begiak erdi itxiak,urak ez mintzeko.Aurpegia bustitzen,freskatzen...bitartean usainak,nahasteak,asfaltoa, lurra, bedarra...zigarroaren kearekin batzen dira,hipnotizatzen nautelarik.Ohera noairudi hau ahaztu aurretik,argazki bat atera dut buruanta...


Normalean, egun guztiak hasten ditut humorez, isilik, esnatzeko asmoz, baina gogotsu. Energien kontuak ez dakit egia izango diren, baina badakit zerbait, goizari alaitsu egiten badiot aurre, gainerakoa bakarrik dator, eta gauerako egun lasaia izan dudala esan dezaket, baita haurren antzera lo egin ere.Baina badira urteko data gutxi batzuk, zeinak egutegitik desagertu beharko liratekeen, izan ere, Murphyren legeak baldintzatuta daude hasieratik bukaerara. Gogo txarrez esnatu, edo esnatua izan, goiz aldrebesa eduki eta arratsaldean berri paregaberen bat jaso (nótese el sarcasmo.. :S). Nazkaga...


Asmo onetan murgiltzen gara batzuetan, asmo izatetik ezerezera pasatzen diren pentsamenduetan, urte berri hasieran adibidez. Asmoetako asko bapatean pizten dira, ageriko arrazoien beharrik gabe, gero berriz itzaltzeko. Baina gutxi batzuk, asmo izatetik ideia paregabe izatera bilakatzen dira, eta hortik ekintzara. Nire buruan neurona haina asmo dago, baina, zertarako? Normalean ausardia falta zait ezer betetzeko, ideiak praktikan jartzeko. Hala ere, noizean behin, neurona horien artean jazotzen diren inpultso elektrikoei argi ikusten uzten diet, eta beharrak beldurra gainditzen du. Ezin dut ...


"Buscamos nuestro infierno, llevamos milenios construyéndolo, y después de mucho esfuerzo, ahora podemos vivir de la peor manera posible."                                                                             &n...


Concursos de Fotografía de OjoDigital - Mi vida mi futuro Bizitza, hori da norbanako bakoitzak eskuartean daukan gauzarik baliotsuena jaiotzen denetik heriotzerarte, traszendentalena behintzat bai, ziur. Batzuek esaten dute laburra dela “a vivir que son dos días”, beste batzuek ordea, luzea dela, eta gainera sufrimenduz betea “así es la vida, larga y jodida”. Ni beti nabil berdinean, bizitza ez da nire ustez ona edo txarra, eta beraz, luzea edo laburra ere ez. Neure aburuz, gauza bat baino ez dago argi, bizitza, aukera bat da, handia gainera. Askeak gara. Gezurra dirudi, eta horrela esand...


amets 1456130739544

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"

Idatzi egidazu!

Liburu eta artikuluak


Blog & Roll School