"En todas las casas cuecen habas"

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-09-20 18:22
3

Esango nuke denok pentsatu dugula noizbait, arazoren bat aurkezten zaigunean batez ere, gure bizitza puta kaka bat dela. Bai, nazkatu egiten gara momentu batzuetan eta dena guri gertatzen zaigulako sentsazioa pizten da gure barnean... bizitzan oztopoak beti ibiliko gara aurkitzen, hauek gainditu beharra dago, eta ezin denean, behintzat sahiestu eta haietan ahalik eta gutxien pentsatu.

Dena den, batzuetan, lagunekin hizketan gaudenean, bizipenak konpartitzen, esperientziak elkarri kontatzen, noizean behin sentimenduak adierazten ere, konturatzen gara ez garela munduko izakirik zorigaiztokoenak, gure arazoak garrantzia dutela bai, baina ez besteenak baino gehiago. Ikusten dugu pertsona askok sufritu dutela edo oraindik sufritzen dutela guk baino gehiago, eta hala ere, aurrera jarraitzen dutela, ohartzen gara zein indartsuak diren pertsona horiek.



Baina gutxitan soilik bada ere, pertsona horiek momentu txarrak izaten dituzte, bajoiak, eta norbait ondoan behar izaten dute. Egoera horietan ez dakit zer egin, zuriz geratzen naiz, eta okurritzen zaidan bakarra besarkada bat ematea da, baina ezin dut, harik eta azkenean txorakeriaren bat esaten dudan arte. Zertarako? Ba, ezertarako ez.

gregori

gregori 2007-09-21 10:19 #1

giza harremanak bereziak dira oso, eta intentzio onenarekin joanda ere kakaztu egiten dugu askotan. nola jakin egin behar dena momentu bakoitzean? ezin da. beharbada laztan batek besarkada batek, irain batek egin dezakeen mina egin dezake uneren batean. baina, intentzioarekin gauzak egiten direnean, besteak jakin behar du intentzio hori errekonozitzen eta kontutan hartzen, bestela ez da lagun. arazoa larriagoa da besarkada eman nahi eta ezin denean. horrek ezinbesteak frustrazioa sor diezazuke, ezinegona; baina ezinegon handiagoa sortuko dizu zure burua egin ezin dezakezun gauza bat egitera bultzatzen baduzu. denbora behar da. zer egin bitartean? hor egon. entzun behar beste, eta besteak hitz egin nahi ez badu... hor egon.

Sugoi

Sugoi 2007-09-21 13:00 #2

Bai, hor egotea, besterik ez zait geratzen nire izakera kontuan hartuta.<br />

samsa

samsa 2007-09-21 15:27 #3

biba la autoestima, batena zein bestearena!!!<br />


Utzi iruzkina: