Liluraturik nago!!!
Batzuetan gogora etortzen zait Vicky bikingoaren lagun baten esaldia...
"liluraturik nago!!!", esan ohi zuen airera salto txiki bat emanez.
Gaur, txorakeri eta paranoietan pentsatzen nenbilela, konturatu naiz,
esaldi hori uste nuena baino askoz esanguratsuagoa dela.
Egun
ez da oso ohikoa gu zerbaitek liluratzea, antza, teknologia berriak
hain daude egunerokotasunean txertatuta non ez ditugun apenas ikusten,
edo behintzat benetan nabaritzen. Ez daukagu inguratzen gaituenaren
kontzientziarik, agian orain normala delako edozein ekintza ikaragarri
makina batek betetzea, eta ez diogu horri meriturik aurkitzen.
Dena
den, historian zehar hamaika gauzak eta gertakarik liluratu du gizakia,
eta harridurak bultzatuta, ikertzaile, filosofo, zientzalari eta
abarrek erantzunen bila jardun dute etengabe. Galderetako asko eta
askoren erantzunak aurkitu izan dituzte, zergatiak ezagutu dituzte, eta
ondoren ezagutzera eman. Aspaldi, gizakiak inkognita guztiei aterabidea
bilatzen zien, askotan zentzurik ez bazuen ere. Liluratu egiten ziren
eguzkia egunero ekialdetik irten eta mendebaldetik sartzen zelako, eta
eguzki horrek ezgutzen zuten inguru guztia argitzeko gai zelako, hala,
jainko bati egotzi zioten lan hori, eta berdina gertatzen zen beste
hainbat kasutan. Baina batzuek liluratuta jarraitu zuten, hain
liluratuta ezen beste irtenbide batzuk nahi zizkieten aurkitu aurkezten
zitzaizkien aporiei. Orain denok dakigula eguzkia egunero irten eta
izkutatzen dela, unibertsoan mugitzen den astro bat dela... gauza
normaltzat hartzen dugu, eta ez dugu bere existentzian pentsatu ere
egiten.
Lore baten edertasuna, euri jasa ikaragarria, urrun
dauden bi pertsona telefonoz komunikatzeko miraria, muxu batean
listuaren trukatzea, animalien bizitza ordenatua, edo desordenatua,
geure garunaren funtzionamendu konplexua... badirudi kausak ezagutzen
hasi garenetik, jada ezerk ezin gaituela harritu, ez dugula ezertan
aurkitzen xarma... agian ez jakitea hobea litzateke, batek daki.
Ez
dakit, agian arraroa naiz, baina noizean behin nire arbasoren batek
lehenengoz irratia entzun zuenean bezala sentitzen naiz, liluratu
egiten naiz ordenagailuak egiten duen guztian pentsatzen jartzen
naizenean, flipatu egiten dut internetekin, kolore biziz jositako
mundua irekitzen zait begien aurrean gizakion garunaz zerbait berria
jakiten dudan bakoitzean...
Baina lilura jada ez dago gure
egunerokotasunean, dena onartzen dugu datorren eran, galdetu gabe,
lehen ez bezala, gero ta gehiago inporta zaigu helburua, ekintza, eta
ez zergatia, funtzionamendua.
Nos importa el qué pero no el porqué, nos lo mascan todo... pero yo soy escrupulosa...
Iruzkinak
astrozoro 2007-09-25 18:01 #1
oso ona azkenengo esaldia! aparta!<br />
Utzi iruzkina: