Orgasmoak

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-09-17 00:24
7

Denok dakigu momentu jakin batetik aurrera zer den orgasmo bat. Neskek lau mota omen ditugu, G puntua ongi ikutuz lortzen dena, klitoria laztaduz daukaguna, bajinala, eta uzkikoa. Ezberdinak dira, baina norbaiti azaldu beharko bazenizkio ezberdintasunak, zer esan?

Nola deskribatu diezaiokezu inoiz orgasmo bat izan ez duen norbaiti nolakoa den orgasmo bat? Zer den orgasmo bat?

joksu

joksu 2007-09-17 22:15 #1

Niretzat orgasmo bat asetzen den behar handi bat bezala da.
Egarriz hilko zarelakoan ematen dizuten ur gozo eta lasaigarria.
Aldi berean ez da plazer normala, min atsegin baten kutsua hartzen diodala uste dut, hestuegi duzun arropa basati kentzean, urratzean... soinean zauri bat egingo bazenu bezala, zauri gustagarria halere, horrela egin behar zelako, etzegoen beste modurik, behar zenuena.
Gorputzak ematen duen plazerrik onenetakoa, gozatu!!!

Ignatius_Bukjowsky

Ignatius_Bukjowsky 2007-09-17 22:17 #2

Gauza gehienetan bezela, sexuan ere, gauzak azaltzeko hoberena praktika

Sugoi

Sugoi 2007-09-18 11:15 #3

Erabat edos nago Ignatius, izatez, nire ustez, ez dago hitzekin azaltzerik.

joksu

joksu 2007-09-18 15:58 #4

Arrazoi duzue. Hitzak direnik hoberenak hautaturik ere ez dira askotan izaten behar bezain zehatzak. Sentimendu eta sentsazioen inguruan are eta zailagoa da. Beste hainbat lengoaia landu behar dira benetan bizitzeko.

gregori

gregori 2007-09-18 16:12 #5

ziur emakumeren bat hilko zela orgasmo bat zer den jakin gabe, ez al duzu uste?

Ignatius_Bukowsky

Ignatius_Bukowsky 2007-09-18 19:14 #6

Aupa! Barkatu baina gaiez aldatu behar dut apur bat. Blogeko izenburuan marrazki bat sartu nahiean nabil eta CSS txapa horretan ez dut asmatzen. Eskertuko nizuke azalpenen bat

Eskerrikasko!

Sugoi

Sugoi 2007-09-19 11:32 #7

Ziur aski bai gregori, emakume asko esango nuke nik, azken finean zenbat urtetan ez du axola izan bere plazerrak?

Ignatius hobe emailera idazten badidazu, eta horrela lasaiago azalduko dizut nahiez gero.

Utzi iruzkina: