Lainoa

3
amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-10-08 23:45

Goizean iratzargailuak esnatu nau, begi bat ireki eta berriro itxi dut, logure naiz oraindik. Aitak baina, lehioak ireki ditu eta argiak esnatzera behartu nau. Ohetik altxatu eta lehiotik begira gerau naiz, geldirik, oraindik ametsetatik irtenaz bezala.Ez da ezer ikusten, lainoak mendiak estali ditu, irabazi egin die gaurkoz. Paisaia grisa aurkezten zait begien aurrean, etxe bat lanbroaren artean pasaian dagokion lekua bilatzen saiatzen da, hurbil dago eta zertxobait ikus daiteke, ezer gutxi dena den.Dutxa hartu, gosaldu, eta kalera irten naiz pixkatean, bakardadeaz gozatzera. Eguraldi txar...


Denok dakigu momentu jakin batetik aurrera zer den orgasmo bat. Neskek lau mota omen ditugu, G puntua ongi ikutuz lortzen dena, klitoria laztaduz daukaguna, bajinala, eta uzkikoa. Ezberdinak dira, baina norbaiti azaldu beharko bazenizkio ezberdintasunak, zer esan?Nola deskribatu diezaiokezu inoiz orgasmo bat izan ez duen norbaiti nolakoa den orgasmo bat? Zer den orgasmo bat?


  Urduri jartzen naizen bakoitzean bezala bihotzaren erritmoa handitzen hasia da, bularrean saltari dabiltzan iratxoak dira taupadak, gero eta jarrai eta bizkorragoak… urduri nagoenean bezala, eta zergatik nago urduri? Esperoaren pena da, pazientziaren muga ezezaguna, itsasondoko amildegiaren ertza… behera begiratu eta ikaratuta atzera pausu bat eman nahian erortzen naiz aurrerantz erreflexuek saldua… lurrik bako zulo amaigabean murgilduta nago eta grabitatearen deia entzunda beherantz amiltzen naiz etengabe…   Ezintasunak korapilatu dit eztarria berriro ere, eta lepoko zainak lo...


Azken iruzkinak