Lainoa
Goizean iratzargailuak esnatu nau, begi bat ireki eta berriro itxi dut, logure naiz oraindik. Aitak baina, lehioak ireki ditu eta argiak esnatzera behartu nau. Ohetik altxatu eta lehiotik begira gerau naiz, geldirik, oraindik ametsetatik irtenaz bezala.
Ez da ezer ikusten, lainoak mendiak estali ditu, irabazi egin die gaurkoz. Paisaia grisa aurkezten zait begien aurrean, etxe bat lanbroaren artean pasaian dagokion lekua bilatzen saiatzen da, hurbil dago eta zertxobait ikus daiteke, ezer gutxi dena den.
Dutxa hartu, gosaldu, eta kalera irten naiz pixkatean, bakardadeaz gozatzera. Eguraldi txarra dator gaur, ekaitza edo; langarra dago eta apenas ohartu gabe ari naiz bustitzen. Banoa barrura, hotzeriak harrapatu baino lehen. Ikusiko dugu zein den geroko plana, museoren bat akaso...
2007ko Abuztuan, Asturiasen.
Iruzkinak
indezent 2007-10-09 11:47 #1
Libratu al zinen museoa ikusteaz? ;)
Sugoi 2007-10-09 21:09 #2
Ba ez, ez nintzan libratu. Kontua da ia museo guztiak ditudala gustuko, jurasikoak izan ezik, nora joan behar eta horra... buffff... hori da ahizpa txikiak izatearen ondorioa, jejeje!!!<br />
indezent 2007-10-10 11:47 #3
<p>Bai, umeei beti gustatzen zaie jurasikoa baina urteak aurrera doazen eran konturatzen zara Plestozenoa askoz ere interesgarriagoa dela, juas juas juas!</p>
<p>Nik museoak, unearen arabera izaten ditut gustoko tematikaren arabera baino gehiago egia esan ;)</p>
Utzi iruzkina: