ametsen atzetik nabil hegan

...baina ihes egiten didate gehienetan...

| View | Upload your own


Atzo gizarte zientzien inguruko gogoetara bultzatzeko tailer batzuetan egon nintzen unibertsitatean, ikasleek beraiek antolatutako tailerrak. Gaia bologna prozesuarekin pixka bat lotzea zuen ekimenak helburu. Izan ere, prozesu honek ez du onura handiegirik ekarriko gizarte zientzientzat, produkziora bideratuta baitago gehien bat. Hau da, bolognako prozesua guztiz ezartzean gehien bultzatuko diren karrerak ingeniaritzak izango dira, eta agian baita zientziarekin erlazio zuzena duen karreraren bat ere. Taldetan banatu ginen. Ideia, karreraka biltzea zen, baina historian lehen aldiz agian, fil...


Si no dejo de escribir para nada, cosas sin sentido, voy a acabar teniendo un ataque de nervios. Llevo horas garabateando páginas con tonterías en las que ni siquiera tendría que molestarme en pensar. Y es que pensar en ciertas cosas es como buscar la formula de la eterna juventud, totalmente inútil y una perdida de tiempo. Pero como decía Nietzsche, nosotros no pensamos en las cosas, son los pensamientos los que nos invaden a nosotros. Por eso no puedo dejar de pensar en cosas absurdas. ¡Socorro! Es la invasión de lo absurdo, que alguien me ayude! Qué asco, qué aburrimiento... toda la vida...


Txikitako uneak gogora ekartzen dizkidan musika belarrietan, bolumena topera, kaskoak puxkatzeko haina. Dena pasatzen da ziztu bizian begien aurretik, etxe bat, beste etxe bat, agure bat eta atso bat besotik helduta, ospitalea... denak zorabiatzen nau, diapositibak bailiran, etengabeko irudi aldaketa. Hori dakar bidaiatzeak, lanetik etxera soilik bada ere.Autobusetik jaitsi eta segituan okertu dut gorantz burua, eta begirada ilargira zuzendu, momentu horretan bertan nau harrapatu. Inperfektua zegoen, ez zuen zehazka itxura, ez gazta borobilaren itxura ere, eta zirkunferentzia erdiaren antzi...


Duela hamabost minutu piztu dut irratia, munduan gertatzen ari denaz pixkat jakitun egoteko, azken aldian nahiko isolatua egon naiz eta. Euskadi irratia jarri dut, egia esan beti entzuten dudana da, euskaraz gehiago entzuteko edo. Kontua da, irratia piztu dudanean ume batzuk ari zirela bata bestearen atzetik dagozkien eskubide guztiak aipatu edo aldarrikatzen. Polita iruditu zait haurrek beraiek aldarrikatzea bermatua eduki beharko luketen guztia, baina aldi berean pena handi batek hartu nau.Gaur, umearen nazioarteko egunean, milaka umeek beraien eguna dela ere ez dute jakingo, lanean jarra...


Normalean ez ditut data seinalatuak gehiegi atsegin, aspergarria iruditzen zait egun zehatzetan norbait zoriondu edo opariren bat erosi behar izatea, ez nahi duzulako, baizik eta tokatzen delako. Gaurko eguna ere ez da pozteko ezer, izan ere, gaur hiru urte betetzen dira lagun ona batek alde egin zuenetik, betiko desagertu zenetik. Bai, atzo izan zela dirudien arren, hiru urte pasa dira meningitisak egun batetik bestera Igone hil zuenetik. Agian ez nuke gaur soilik bere izena aipatu behar, baina ezin ditut betiko esaldiak errepikatu, ez naiz horretarako gai. Gustatuko litzaidake esatea ino...


Protagoras (iruzkina)Protagoras irakurri ondoren eta jakinik Platonen testu guztiak elkarrizketa modura egituratuta daudela, agian hasteko egin beharko genukeen lehen galdera hurrengoa da: zer dela eta idazten zuen beti Platonek aurretik elkarrizketa bat izan balu bezala? Zenbaitek esan lezakete gustu kontua baino ez dela, berritzailea izateko gogoa akaso, liburu ezberdinak idatzi nahi izatea. Hori, ordea, epai azkarregia iruditzen zait niri. Platonen pentsamendua zertxobait aztertuta, ikusiko dugu nola Gobernari filosofo izatera iristeko, pentsalariak arlo zehatz batzuen lanketa proposatze...


Esan didate amodio bat sekretuan mantentzea zaila dela.Kontatu didate sekretuak denbora luzean gordetzea gero eta gogorragoa dela.Entzun dut, sekula kanpoa ikusiko ez duten informazioek, su hartu eta barnetik erretzen zaituztela. Agian txoriek kantatzen dituzten gauza guzti horiek, kaletik paseoan noala oihukatzen dizkidatenak egia dira. Baliteke gure beldur eta kezkak konpartitzeak halako barne askatasun bat ematea benetan, momentu batzuez baino ez bada ere. Baliteke. Noizbait holako esperientziarik izaten badut... kontatuko dizut, ez izan zalantzarik. Momentuz jarraituko dut, neguan behin...


Donostian bizi berria hastean, lagun batekin etorri nintzen egoitzara bizitzen. Ez daukagu telebistarik, eta ordutik, ezertara engantxatuta ez egoteaz gain, denbora ez dut hain erraztasun handiz galtzen. Egia esan, ez dut bere falta batere somatzen, ez dut berau ikusteko beharrik, eta zabor gutxiago sartzen zait gainera garunean. Ez dut uste telebista asmakizun txarra denik, ez horixe, baina polvora ez omen zen txarra izan ere bere momentuan, edo behintzat ez zen txarra asmatzailearen asmoa. Hala ere, badirudi gizakiok guk geuk sortzen ditugun baliabideei erabilera txarra emateko gaitasun b...


Poodwaddle.com


amets 1456130739544

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"

Idatzi egidazu!

Liburu eta artikuluak


Blog & Roll School