ametsen atzetik nabil hegan

...baina ihes egiten didate gehienetan...




Funtsean, oinarri oinarrian, kapitalismoaren aurka egingo dut nik greba. Kapitalismoa salatzerakoan krisia ere salatzen ari naiz, baita langabezia, prekarietatea eta lan istripuak zein pobrezia, paradisu fiskalak, deslokalizazioak eta esplotazioa (pertsonena, herriena eta baliabide naturalena).Askok sinestarazi nahi digutenaren kontra, 2007an AEBtan piztu zen eta mundu osora birusa bailitzan zabaldu den krisia guztiz sistemikoa da, soilik sistemikoa. Nahi dituzten arrazoi guztiak eman diezazkigukete (ufff, zelako aditza...), mila aitzakia, mila justifikazio. Baina askotan kontrakoa dirudien...


Kalitatea ez da batere ona baina HQn jarrita askoz hobeto ikusten da ;P


Animoak berotzeko prestatutako bideotxo bat:


Ez da beharrezkoa kazetaritzako titulua gertakari baten jarraipena eta egun baten kronika egiteko (eta barka nazatela kazetariek). Gogoekin eta eskura dauden baliabideekin, horiek arkatza eta papera soilik izanda ere, nahikoa daukagu egun batzuez erreportari bilakatzeko eta aukera hori ematen digu, zalantzarik gabe, internetek. "Zuk zeuk eraikitako informazio askea XXI. mendeko greba orokor baterako" da GrebaOrokorra.info webgunearen lelo eta helburua. Denok dugu aukera: idatzizko kronikak, iritzi artikuluak, argazkiak, bideoak, kuñak, erreportai osoak, elkarrizketak... propagandista, disei...


EUSKAL GIZARTEARI DEIALLAMAMIENTO AL CONJUNTO DE LA SOCIEDAD VASCAIturria: Zorrotza.info


Mario Benedetti hil zen atzo... Beste galera bat munduko kulturarentzako.Decir que noYa lo sabemos es difícil decir que no decir no quiero ver que el dinero forma un cerco alrededor de tu esperanza sentir que otros los peores entran a saco por tu sueño ya lo sabemos es difícil decir que no decir no quiero no obstante cómo desalienta verte bajar tu esperanza saberte lejos de ti mismo oírte primero despacito decir que sí decir sí quiero comunicarlo luego al mundo con un orgullo enajenado y ver que un día pobre diablo ya para siempre pordiosero poquito a poco abres la mano y nunca más pu...


Zer esango pentsatzen igarotzen ditu egunak, orduak. Hitzak aukeratzen ibiltzen da etengabe... eta, pozik gutxitan izaten den arren, irribarrea da bere betiko agurra. Hamaika kezkak aztoratzen dute baina, ez du ezer esaten, inoiz, inori. Nahiago isilik geratu, entzun. Bere lekua eskeintzen dio ondokoari, ahalik eta hobeen senti dadin. Batzuetan, inork ikusten ez duenean, damutu egiten da eta, errudun sentitzen da gero. Ez daki ezetzik esaten; maiz, ispiluari begira geratzen da luzaroan, ohartuz, nor den ez dakiela jada.Besteontzako bizi denak ez baitauka bere bizitzarik.Noizbait, pentsame...


amets 1456130739544

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"

Idatzi egidazu!

Liburu eta artikuluak


Blog & Roll School