Izan zaitez GOerreportari!!!

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2009-05-18 07:26

Ez da beharrezkoa kazetaritzako titulua gertakari baten jarraipena eta egun baten kronika egiteko (eta barka nazatela kazetariek). Gogoekin eta eskura dauden baliabideekin, horiek arkatza eta papera soilik izanda ere, nahikoa daukagu egun batzuez erreportari bilakatzeko eta aukera hori ematen digu, zalantzarik gabe, internetek. "Zuk zeuk eraikitako informazio askea XXI. mendeko greba orokor baterako" da GrebaOrokorra.info webgunearen lelo eta helburua. Denok dugu aukera: idatzizko kronikak, iritzi artikuluak, argazkiak, bideoak, kuñak, erreportai osoak, elkarrizketak... propagandista, diseinatzaile edo kudeatzaile ere izan gaitezke, dauzkagun gaitasunak erabiltzea besterik ez dugu egin behar, "GrebaOrokorra.info ez baita bakarrik egiten. Guztiok egiten dugu, zuk ere egiten duzu".

Parte hartzeko egin behar den bakarra webgunearen wikian izena eman eta bertan azaltzen diren argibideek lagunduta zure ekarpena egitea da. Animatu! Denok egin dezakegu zerbait, gutxi iruditu arren asko izango da eta!!!

Azken esan GrebaOrokorra.info ekimenaren aurkezpena egingo dela Bilboko Kalderapeko tabernan Maiatzak 18, astelehenean, goizeko 11:00tan:

"Greba Orokorraren eguna hurbiltzen ari da eta azken esfortzuak egin behar dira herriz herri eta lantokiz lantoki. Aldi berean grebaorokorra.info ekimena aurkezteko unea ere iritsi dela erabaki genuen Zarautzen eginiko tailer irekian. Hori dela eta honakoa da deialdia:

Maiatzaren 18an, astelehenez
Goizeko 11:00etan
Bilboko Kalderapeko kulturgunean (taberna) Txakur kalea 1, Alde zaharra.
Kalderapeko - Euskal kultur gunea

Ahal den oro ager dadila!"


grebaorokorra.info



Utzi iruzkina: