ametsen atzetik nabil hegan

...baina ihes egiten didate gehienetan...

                     Zeri diot beldur baina!Banekien erantzuna.                                                 Ezagutzen nuen erreakzioa.               Hitzekin ondo moldatuko zara baina...&n...


Lanean pasa ditu egunak apenas lorik egin gabe. Atzo, pertsianak beheraino jeitsi, gelako atea ondo itxi eta goiz sartu zen ohean. Hain zegoen nekatua... belarriak burkoa ikutzerako hartu zuen loak. Goizaldean, gaueko iluntasun absolutua hautsi duen argi izpi iheslari batek esnatu du. Kaka! Ez du inoiz lortzen pertsianaren goikaldeko zulotxoak estalita geratzea. Bah. Jada berdin dio. Badaki ezingo dela berriro lokartu. Kolpean altxatu da eguneroko laranja zukua prestatzeko, baina lurrera erori da ia. Ohean eseri da une batez. Buruak eztanda egingo duela dirudi, bere gorputzeko odol guztiak ...


Euskaldun sentitu etaarrazoirik ezin eman. Zerbaiten parte naiz bai,baina, zerena?Ez dira jatorri edo abizenak,ez da geure historia,hizkuntza ere ez da,eta are gutxiago genetika. Ez dakit zer bat,ez dakit nor bat.Izpiritu eta esentziatanez dut sinisten.Aberria izango da, agian,naizen ateoaren jainkoa.Zer da, bada, "euskalduna"?Euskara duena ala,Euskal Herrian bizi dena ala,euskal estiloa duena ala...ideiarik ez.Eta erantzunik ezean ere,nik neurean, abertzale.Ez baitu pentsamenduaklogikarik ulertzen.


Bart euskal zein galiziar apokalipsien testigu izan ginen, edo, Galizian dudan osabak esan bezala, historiako bigarren domeka odoltsua. Ezker Abertzalearen ilegalizazioa medio, fronte espainolista nagusitu da parlamentuan. Askok hainbeste maite eta goraipatzen duten demokrazia honek kale egin du beste behin ere, Ezker Abertzalea era ilegitimoan parlamentutik botatzeaz gain, bozka portzentaiak ez baitira garrantzizkoak legebiltzarkiadeak banatzeko orduan. Esan bezala, fronte espainolista nagusitu da parlamentuan, legebiltzarkideen erdia eta bat gahiago baitauzkate internazionalistez mozorrot...


"Lehenik komunisten bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan ez bainaiz komunista. Ondoren, juduen bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan ez bainaiz judua. Ondoren, sindikalisten bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan ez bainaiz sindikalista. Ondoren, katolikoen bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan protestantea bainaiz. Ondoren, nire bila etorri ziren,   baina ordurako ez zen inor geratzen nire alde protesta egiteko". Martin Niemoller, 1933an   2008an... "Lehendabizi Herri Batasuneko kideen bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan ez baitzen nire alderdia. Gero, E...


berria.info"Koalizioan doanean eskumakoa bihurtzen den ezker abertzale autonomistaren kondoi zulatuek ekiditen ez badute, martxoaren batean haurdunaldi bat iragarriko da. Ez dakigu ehunik ehun zelan deituko den piztia: Josu Jon Ibarretxe Lopez, Josunor Lopez Ibarretxe, Negozio Biribil Lopezetxe, Errautskoke Ibarpez... batzuek diote jokoan dagoena Gasteizko parlamentua denez Jose Juan Lopez de Ibarretxe bezalako abizen arabarrak sor litezkeela. Ondorio seguru bakarra zera da, justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri independentea gura dugunoi Purkullu emango digutela. Zentzu figuratuan,...


Lehengunean irakasle batek esan zigun, oso ziur, filosofia galdera batekin hasi eta bukatu zela. Historialari gehienek filosofia eta zientziaren sorrera K.a. VI. mendean kokatzen dute, Grezian, Miletoko Talesen eskutik, hain zuzen. Tales izan zen, antza denez, den guztiaren sorreraz galdetu zuen lehena, zer da arjé delakoa? Zein da guztiaren printzipioa? Hau da, aldi berean, filosofiari hasiera eta bukaera ematen dion galdera. Carcía Calvo gustuko omen duen nire irakasleak argi dauka, ezer ez da guztiaren printzipioa, eta horregatik, hasten den momentuan bukatzen da filosofia; erantzun ezin...



Niniak dardarti,negar-malkotan itotzen,telebistari begira dago.Besaulkian iltzatuta geratzen da,haur horiek ikusten dituen bakoitzean.Tripa puztuta,ogi koxkorren bat jaso zain,isilean bizi eskeegoten diren umeei begira,mundua zein krudela den... pentsatzen du,eta oihukatzen du,injustiziez lepo.Oihukatzen du, bai,buka dadila sofrimendua!Bere larru beltzezko besaulkianafaritako postrea jaten duen bitartean.


Una de las más últimas y sorprendentes noticias sobre el proceso de Bolonia es la de la solicitud de los rectores de las universidades al ministerio correspondiente para que emprenda una campaña de información para dar a conocer las bondades de la propuesta, pues parece preocuparles la extensión de posiciones críticas. No podemos negar que hay aquí una de esas situaciones que los economistas llaman de asimetría informativa. Al lado de insiders que conocen los intríngulis del asunto, hay otros, entre los que probablemente nos encontramos muchos, que no somos tan duchos. Y, sin embargo, lo qu...


amets 1456130739544

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"

Idatzi egidazu!

Liburu eta artikuluak


Blog & Roll School