Nire bila datozenean nork egingo du nire alde?

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2009-02-26 16:26


"Lehenik komunisten bila etorri ziren,
eta ez nuen ezer esan ez bainaiz komunista.

Ondoren, juduen bila etorri ziren,
eta ez nuen ezer esan ez bainaiz judua.

Ondoren, sindikalisten bila etorri ziren,
eta ez nuen ezer esan ez bainaiz sindikalista.

Ondoren, katolikoen bila etorri ziren,
eta ez nuen ezer esan protestantea bainaiz.

Ondoren, nire bila etorri ziren,  
baina ordurako ez zen inor geratzen nire alde protesta egiteko".

Martin Niemoller, 1933an

 

2008an...

"Lehendabizi Herri Batasuneko kideen bila etorri ziren,
eta ez nuen ezer esan ez baitzen nire alderdia.

Gero, Egin, Egin irratia eta Egunkaria itxi zituzten,
eta ez nuen ezer esan ez bainaiz kazetari.

Ondoren, Joxemi Zumalaberen bila etorri ziren,
eta ez nuen ezer esan ez bainekien konferentziak eta ikastaroak eskaintzeaz
arduratzen zen irabazi asmorik gabeko fundazioa zela.

Segidan, gazte abertzaleen bila etorri ziren,
eta ez nuen ezer esan ez bainaiz gaztea.

Jarraian, manifestarien bila etorri ziren, prentsaurrekoak ematen zituztenen bila,
eta ez nuen ezer esan ez bainintzen han egoten zirenetakoa.

Nire bila datozenean nork egingo du nire alde?"

Ezezaguna



Utzi iruzkina: