Zer da "euskalduna"?

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2009-03-04 00:27
2


Euskaldun sentitu eta
arrazoirik ezin eman.
Zerbaiten parte naiz bai,
baina, zerena?
Ez dira jatorri edo abizenak,
ez da geure historia,
hizkuntza ere ez da,
eta are gutxiago genetika.
Ez dakit zer bat,
ez dakit nor bat.
Izpiritu eta esentziatan
ez dut sinisten.
Aberria izango da, agian,
naizen ateoaren jainkoa.
Zer da, bada, "euskalduna"?
Euskara duena ala,
Euskal Herrian bizi dena ala,
euskal estiloa duena ala...
ideiarik ez.
Eta erantzunik ezean ere,
nik neurean, abertzale.
Ez baitu pentsamenduak
logikarik ulertzen.


pepe

pepe 2009-05-28 10:03 #1

GORA EUSKALDUNAK! GORA EUKARA! PUTA ESPAÑA!!! ARTIKULU HAU OBERENA DA.<br />

Sugoi

Sugoi 2009-05-28 10:08 #2

hombre, holan jarri beharrik ere ez dago... ;p


Utzi iruzkina: