Filosofia, zertarako?
Lehengunean irakasle batek esan zigun, oso ziur, filosofia galdera batekin hasi eta bukatu zela. Historialari gehienek filosofia eta zientziaren sorrera K.a. VI. mendean kokatzen dute, Grezian, Miletoko Talesen eskutik, hain zuzen. Tales izan zen, antza denez, den guztiaren sorreraz galdetu zuen lehena, zer da arjé delakoa? Zein da guztiaren printzipioa? Hau da, aldi berean, filosofiari hasiera eta bukaera ematen dion galdera. Carcía Calvo gustuko omen duen nire irakasleak argi dauka, ezer ez da guztiaren printzipioa, eta horregatik, hasten den momentuan bukatzen da filosofia; erantzun ezin daitekeen galdera batekin, eta dagokion ezintasunaren onarpenarekin. Galdera honen erantzuna ezin da "ezereza" izan, ezerezetik ezin baita sortu; ordea, beste edozer gauza ere, "ura" adibidez (hori izan zen Talesen erantzuna), ezin da geure galderaren erantzuna izan, ondoren uraren jatorria zein den galdetu beharko genukeelako. Filosofiaren hasiera aporetikoa da, dudarik gabe.
Badirudi Talesen galdera bera izan zela pentsamendu mitikoarengan arrazoimena gailen zedin beharrezko inflexio puntua. Gizakiak ez du jada mundua asmatu nahi, berau ulertu ahal izateko; orain mundua behatu nahi du, bere irudi erreala marrazteko. Baina arrazoimena gailentzen hasten den momentu berean agertzen zaigu kontraesana, hain zuzen, arrazoimenak onartu ezin dezakeena. Erantzun ezin den galdera planteatzen dugu, gerora, kontraesana ezkutatu eta itxurazko erantzunen bat emateko. Ordea, tranpa hau saiestu daiteke kontuan hartzen badira bi faktore. Batetik, galderaren interpretazioa eta, bestetik, galdera bera egin izanaren garrantzia, galderaren edukiarena baino gehiago.
Galderaren interpretazioari dagokionez, berau ez da zertan ulertu den guztiaren jatorria azaltzeko asmoa duen itaun gisa. Aitzitik, gehiago ulertu behar da jakinminak bultzaturiko lehen galdera zientifiko gisa. Hau da, zein da den guztiaren lehengaia? Egun quarkak dauden tokian kokatu zuen Talesek ura, uste guztiz logikoa, bide batez. Izan ere, berak ikusi zuen urik gabe ezein bizidunek ezingo lukeela iraun. Filosofia espekulazioa denetik, milaka erantzun ezberdin jaso ditu galdera horrek, apeirona, airea, substantzia, tentsioa... baina ez da galdera bera inporta zaiguna, ez da galdera, filosofia eta zientziari (hasieran disziplina beralez) hasiera ematen diena, ez. Filosofia hasten duena Tales da, galdera egiten duelako. Bera da, galderak ez duelako biziraupenerako edo produkziora begirako asmorik; jakinmina, kuriosidadea da galderaren sorburu bakarra. Horrek sortzen du filosofia. Aristotelek bere Metafisika liburuan azaltzen duenez: "beharrezko gauza gehientsuak eta dibertsioaren eta bizitzaren atseginerako ezagutzak lortuak zirenean ekin baitzitzaion halako disziplina bat bilatzeari. Argi dago, bada, hau ez dugula beste inolako baliagarritasunarengatik bilatzen; gizaki askea, bere baitarako eta ez besteren baitarako dela diogun bezala, hau da zientzien artean askea den bakarra, zientzia hau bakarrik baita bere baitarako dena".
Askotan galdetzen digute filosofia ikasten dugunoi eta filosofoei zertarako balio duen filosofiak, eta guk, gehienetan, hanka sartzen dugu galderari erantzunen bat ematen saiatuz. Alegia, akatsa galderan bertan dago.
Ni komentzituta nago filosofiaren balioaz. Ez da zientzia bezala erantzun bakar ematen dituen disziplina, aukerak ematen dituena baizik. Izpiritu kritikoa sustatzen duela uste dut, eta ia uneoro aukeratzera behartzen gaitu, bizitzak berak bezala. Baina norbaitek hau entzun nahi badu, hor doa, filosofiak ez dauka baliorik gizarteari begira. Filosofia denbora-pasa da. Letra-zopen eta gurutzegramen antzekoa. Afizioa da, kirolaren eta musikaren antzekoa. Gogamen ariketa etengabea. Baina non dago hutsegitea? Hutsegitea guztiari baliagarritasuna bilatzean datza, gauzak beste zerbaiterako soilik egiteko tematzean, berez direnagatik egin beharrean, izan ere, egun egiten denaren protzentairik handiena ez da ezertarako. Zientzia bera ere ez doa inora, ez bada teknologia garatzeko. Teknologia horren portzentai altu bat zientzia egitera dago bideratuta berriro, eta beste portzentai bat dibertsiora. Hara, filosofia bera bezala. Zergatik ikasten ari naizen filosofia? Ba, gustuko dudalako. Burua jaten eta eztabaidatzen ondo pasatzen dudalako, gozatu egiten dudalako. Futbolean aritzen direnek bezala, futbola ikusten dutenek bezala. Big Banga azaldu nahi dutenek bezala. Animalien psikologia aztertzen dutenek bezala. Zertarakoetan hasten bagara, haien galduko gara seguru. Zertarako teknologia? Informazio-sareak hobetzeko. Eta zertarako informazio-sareak? Jendea informatua egon dadin. Eta zertarako informatua egon? Iritzi kritikoa izateko. Eta zertarako iritzi kritikoa? Ezertarako ez. Gehienez manifa pare batera joateko edo hauteskundetan bozkatu ala ez bozkatzeko. Azken buruan ezerk ez dauka zentzurik, ez baita historia teleologikoa, ez dabil norabide baterantz. Ala agian bai, baina guk helburua deskubritu aurretik hilko da eguzkia. Pena bat. Eta egin dugun guztia zertarako??? Soilik, agian, gutxi batzuen bizitza hobetu ahal izateko. Eta nork esan du filosofiak ez duela neure bizitza hobetzen, aberasten... interesgarriago bihurtzen? Niri filosofiak aukera anitzeko mundua zabaltzen dit. Inertziaz sinestutakoak zalantzan jartzen dizkit eta aukeratzera behartzen nau, eta aukeratze horrek lana behar du, meditazio pixkat, erabakitzeko funtsen bat bilatzea. Horretarako balio dit filosofiak niri. Inertziazko usteei uko egiteko. Horrek ez du esan nahi, noski, gerora hartuko ditudan erabakiak hobeak izan behar dutenik, baina uste dut, behintzat, nirekiko koherenteagoak izango direla, eta horrekin balio zait.
Galdera batekin bukatu zela filosofia eta egun arte egin dena sasi-filosofia baino ez dela? Astakeria galanta. Zer dira ba, filosofia eta bere historia, jakinminaren adierazlea eta emaitza baino!

Iruzkinak
Utzi iruzkina: