Gabonetan irakurri nuen liburua. 600 orrialde hiru-lau egunetan. Ikaragarria. Pelikula, berriz, oraintxe bukatu dut ikusten. Beldurgarria. Kaka hutsa. Ezin dut balorazio zinematografiko hutsa egin. Ezin izan dut pelikula hau beste edozein balitz bezala ikusi. Eleberriaren parterik garrantzitsuenak falta izan zaizkit, eta pelikula amaitzean konturatu naiz ezin zela liburu hori pantailara eraman, delitua zela. Dentsitate handiko obra da. Ezin zaio hitz bat bera ere kendu, hitz bakoitzak esanahia duelako bertan, ezinbesteko esanahia.Pelikulak Estatu Batuetan egiten diren filme meloso horietako...
Oraingoan, bonbardaketa eta erasoen eskutik, estatu terrorismoaren eskutik joan da Israelen bertan kolpe politikoa. Nork esan du Israel estatu demokratikoa dela? Antza arabiarra izatea nahikoa arrazoi da hauteskundeetan parte hartu ahal ez izateko. Israelgo komite elektoralak, bi alderdi ultranazionalista eta arrazistak bultzatuta eta gainerako alderdiek babestuta, Raam Taal eta Balad alderdi arabiarrak parlamentutik kanporatu ditu. Zein izango da hurrengo pausua? "Israel es nuestra casa" alderdiaren eskakizunei kasu egin eta Israelen bizi diren arabiar guztiak estatutik kanporatu eta akatz...
2009/01/12 - Condena a Israel2009/01/11 - El argumento2009/01/09 - Hoy tampoco hay chiste2009/01/07 - A su aire2009/01/06 - ¿Para qué sirve?2009/01/05 - El amigo americano2009/01/04 - Terrorismo israelí en gaza2008/12/30 - Bombas sobre Gaza2008/12/28 - Masacre en Gaza2008/12/24 - Noches sin pazIturria: Territorio Vergara bloga
Txarto hasi gara baina... itxaropena da galdu zen azkena...Izango ahal da! Ez dakit nik ez den alderantziz izango... de Guatemala a Guatepeor...
Gazan infernua ezagutzen ari diren egun hauetan, Israelgo estatu terrorista masakrea gauzatzen ari den egun hauetan, NBEak hori ekiditeko ezer egiten ez duen egun hauetan, ez dugu ahaztu behar badaudela guzti honen aurka agertzen diren judutar asko. Horrelako akats arriskutsuetan ez jausteko, oso gomendagarria atzo Publikok argitaratutako artikulu hau:Rebelión judía contra el ataque de Israel"Hay una gran confusión entre los términos israelí, judío y sionista. El propio Estado de Israel la fomenta, pero es muy peligrosa"
Ezintasuna. Itzela. Ezintasun itzela azken egunotako berrien aurrean. Ezin pentsatu. Ezin erreakzionatu. Ezin ulertu. Nolatan? Zergatik? Noiz arte? Eta nahiko nieke eskua luzatu bonben azpian etengabe lehertzen diren palestinar errugabeei, errugabeak bai. Nahiko nituzke gelditu ankerkeria eta gordintasun betez herrialde oso bat masakratzen ari diren terrorista horiek. Hemen bai ongi erabilia, terrorista hitza. Ez dago beldurrez bizi ez den palestinar bakarra. Hori bai terrorismoa. Munduko estatu boteretsuenetako bat, aire eta lurreko ejerzitoak mobilizatuz ari zaie erasotzen defendatzeko es...
Bajarse del Mundo dokumentala
Lehengunean esan nuen gabonetan idatziko ez nuela ia, baina goizetan irratiarekin batera esnatzeak odola kiskaltzen dit. Orain AHTaren kontrako plataforma da eraso guztien helburua. Bere aldetik atentatuaren balorazio etikoa espero izan da, are gehiago, oso ardura handia egotzi zaio. Plataforma hau eratzen duten pertsonek atentatua egin izan balute bezala. Baina ez da horrela eta, beraz, ez dute ETAk egindakoaren erresponsabilitatea bere gain hartzeko inolako beharrik. Zergatik egin behar du AHT Geldituk inolako balorazio edo juizio etikorik? Nire ustez, ez dago horretarako arrazoi bat bera...
Bueeeeeno. Badatoz oporrak azkenean, baina unibertsitatean behar duen legez ez dira lasai egoteko balioko. Oporretatik bueltan laister dugu itxoiten ebaluazio garaia, azterketak, lanak... Beraz, ziurrenik bloga pixkat hilik egongo da, ezpada guztiz, badakizue, hartzak bezala, hibernatzen. Agian amabirjina agertuko zait eta inspiratu egingo nau, orduan idatziko nuke. Baina, ez dut uste. Dena dela, ez diot atentzio gehiegirik eskeiniko txokotxo honi, nagusia da jada bakarrik zaintzeko (jijiji). Bueno ba, ondo pasa oporrak, ikasi asko eta zorte on azteketetan (badaukagu zer eskatu olentzerori)...