Abesti bat. Nirea. Txikitakoa eta oraingoa. Mila aldiz entzunda ere nekatzen ez nauen abestia.Negua datorrenean - URTZ
Inork ez diezadala galde zergatik, baina lehengunean orain arte idatzi ditudanak irakurtzen hasi nintzen, blogean argitaratu nuen lehenengo testutik hasita. Agian estiloan aldaketaren bat egon den ikusteko, agian zerbaitek merezi duen jakiteko, agian denbora den urruntasunetik beste pertsona bat banintzalez baloratzeko. Eta, azken hau, hein batean lortu dut. Emaitza positiboegia izan ez bada ere. Ba hori, autoerrepasoa + autokritika = autogorrotoa, nola esan nezakeen argiago? Ezin da. Irakurri dut, eta juzgatu dut. Ni izan naizenaren lehiaketan oraingo epaile izan naiz, eta idatzitako artik...
"Sin música, la vida sería sería un error" Friedrich Nietzsche.Musikari eta Nietzscheren biografoa den Curt Paul Janzi egindako elkarrizketa honetan, oso aipagarria iruditzen zaidan zerbait...
Geldi. Arnasarik gabe. Ezin erreakzionatu.Ez nago holako berrietarako prest...egongo ote naiz noizbait?egongo ote da norbait?Bakardade bila. Noraezean. Xederik ez.Izkinarik babestuenean izkutatuta.Orduan ohartu naiz. Orduan erreakzionatu.Eta negarrak irabazi nau. Eztanda egin dut.Deskontsolatuta. Haserre. Triste. Buruan galdera bakarra, betikoa:zergatik? joder! baina zergatik?Nor ari zait bularra zapaltzen?Gelditu dadila mesedez!Arnasa arintzen da horrela...urduritasunak hartzen nau...Nahikoa da!Bihotzeko mina da. Eta desorientazioa. Besarkadak nonnahi heriotzaren pasiloetan.Bai. Gaur herio...
Ez dakit nire laguntza eduki duzun. Eta eduki baldin baduzu, ez dakit balio izan zaizun. Askotan. Ez. Askotan ez. Gehienetan, ezin dut ulertu zure begiek zer esaten duten. Edo zure ahots ixil eta apal horrek zer oihukatzen duen. Baina noizbait lagunkoi zaidan doinua heltzen da nigana. Ezin dut entzun. Energia modukoa da. Nabaritu egiten dut soilik. Agian nik neuk bidaltzen diot neure buruari. Batek daki. Hitzik gabe eraikitako lotura baten hariak barnean sartu zaizkit, okupak bailairan. Atseginak, hori bai. Sentsazio arraroa da. Beti izan dut dena etiketatu eta definitzeko joera. Denok beza...
Goiztiartasunarekin jarraitzeko, hona hemen beste prodigio bat, honek bai ematen didala inbidia, 8 urte ditu. Ikusi ikusi, edo entzun hobeto:Eta hamen bere anai nagusia, 13 urtekoa. Ikaragarria!
Atzo arte ez nuen tipo honen existentziaren berririk eta wenderi esker 'ezagutu' dut. 1986an jaio zen eta zazpi hilabeterekin hasi zen berbetan; bi urte beteta irakurtzen ikasi zuen eta bost-sei urterekin biologia, astronomia, geologia eta historiako bere lehen lanak idatzi zituen. Eta abar eta abar. Horrek nahiko esaten baitu bere gaitasun intelektualari buruz. Dudarik gabe agian ez dauka hainbesteko meritua tipo hau genio bat izatea, azken finean, bere geneetan idatzita dago. Baina kontutan hartzekoa iruditzen zait hain txikitatik jakituriarekiko agertu duen interesa eta nola jakin duen b...
Betidanik gustatu izan zait musika, baina ez nuen pianoarenganako interes berezia sentitu musika klasikoa entzuten hasi nintzen arte, hamabost-hamasei urterekin, hain zuzen. Ordutik buruan ibili izan zaidan ideia da hil aurretik pianoa jotzen ikasi behar nuela eta azkenean, erabaki egin dut. Piano klasetara joango naiz aurten. Ez nuen musika karrera egin nahi, baina mundu guztiak esaten zidan pianoa jotzeko solfeo eta armonia ikasi behar nituela ondo; momentu horretan, batxilergoan egonda agobianteegia iruditzen zitzaidan klasetik kanpo, ingeleraz aparte, beste bi edo hiru klasetara joan be...