Las elecciones al rectorado de la UPV ya están aquí, y los candidatos piden que los alumnos seamos parte de este proceso democrático porque al parecer, nuestra voz es importante. No será tan importante, sin embargo, cuando el voto de absolutamente todos los estudiantes tiene un valor del 20% respecto al total, contra el 51% del valor del voto de los catedráticos y titulares. eN Peores condiciones se encuentran profesores contratados y PAS con un valor de voto del 18% y 11% respectivamente. Esto, permítanme decirles, no es democracia. Pregunté antes de las elecciones de Mayo sobre ello a Ign...
Mikel Laboa hil zen atzo. Ni, ordea, gaur esnatu nau berri txarrak. Irratia goizetan baino entzuten ez dudala eta, atzo ez nuen ezer jakin, eta gaur, ametsetatik irten nahirik nenbilela oraindik, Mikel Laboari egingo zizkioten homenaldien berriak harritu nau. Ezin nuen ezer ulertu, Mikel Laboa bizirik dago! Ametsetan ote oraindik ere? Baina ez. Hil egin da. Eta pena handia sentitu dut, beste edozein pertsona ospetsuren heriotzarekin sentitu ez dudana. Niretzat ez delako beste edozein pertsona ospetsu. Mikel Laboa baizik. Ezagutu izan banu bezala hartu dut berria. Bere abestietan...
Buelta bat. Beste bat. Alboz. Ahoz bera. Ahoz gora. Jarrera fetalean, hankak jasota. Hankak luzatuta. Kuxinaz. Kuxinik gabe. Urduritasuna, desesperazioa, haserrea eta tentsioa. Eta lepoko min ikaragarria. Beste ordu erdi beranduago. Kaka!Hiru t'erdiak. Laurak. Lau t'erdiak. Bostak. Bost t'erdiak... jada ez dut lorik egin nahi. Aspertu naiz. Nazkatu. Azkurea daukat begietan. Ezin zabaldurik dabiltza, itxi nahi nituenean erresistitu duten era berean. Koltxoi puta honen errua ote?"Always look on the bright side of life!" zioten Monty Pythonek abesti batean. Mmmmm... bale, gaurko eguna lu...
Hedonista huts zein plazerraren maitale xumeak diren gazte eta ez hain gazteentzako webgune aproposa. Gozatu, baina informatu! Gehiago gozatzen da ta arrisku graberik atzean mehatxuka ez dabilenean.kolokon.com - Sexua, drogak eta rock & roll-a!Modak beti bueltatzen dira (noizbait joan baldin badira), moldatuta bada ere... :)
Umha vez conhecin umha nena. Tinha os olhos dum marrom oscuro que chegaba directamente ao alma de quien olhábaa. A nena namoraba a todo o mundo, todos queríana com loucura, e víam que nom era umha nena normal, ela era especial. Eu nom tiven duda tampoco. En canto vina, produciume umha ternura até entonces desconhecida. Era como se pidera ajuda a gritos, e ao mesmo tempo, tivese a capacidade de curar a tristeza nas pessoas. Ela tinha tamén umha voz moi doce, suave, tranquila. A súa voz nom gostaba de alzarse sobre o resto, a súa voz esperaba, e cando a gente calaba cantaba a súas notas ao ...
Melodia liluragarri batean desafinatzen duen nota. Melodiaren xarma apurtzen du. Dena kakaztu. Nota bat da, eta bakarrik dago. Ez du ezertarako balio. Notak, gu bezala, talde animaliak direlako. Bakarrik geratzean beren zerizana galtzen dute. Azken finean, istripua izan zitekeen gure nota. Kasualidadea. Auto baten klaxona. Takoi baten pausu hots isolatua. Edo arraindegian txanda aldatzen duen makinaren zarata. Soilik hori, zarata. Musikarik ez dago talderik gabe. Notarik ere ez. Soinu hutsal bat, akaso.Eta Mayumana gustatu arren, Beethovenen 9. sinfoniaren kontzertu baten erdian, inork ez d...
Hodeiak negarrez daude kanpoan.Tantak suizidatu egiten diralurrarekin jotzean inmolatuz,bata bestearen atzetik,etengabe.Zipriztiñen dantza da. Sudurra leihoan itsatsita,hotz. Oso hotz.Baina berdin zait,arraroa bada ere.Hodeiekiko elkartasunagatik edo,ni ere negarrez...ZERGATIK?Ba, indarge ezin izan delako monumenturik eraiki.Ixilik ez delako lortu opera kantatzea.Bizkarra emanda ezin zaiolako inori muxurik opari.Hizkuntza barik, filosoforik ez legokelako.Sexurik gabe ni ez nintzatekelako. Gu, ez ginatekelako.Ez dagoelako koldarra den heroiaren istoriorik.Euririk egiten ez badu, basaloreak x...
Bihotz forma eta gerezi zaporeko piruleta gorri gorria jaten ari nintzen. Bueno, jan baino, ahoan neukan. Noizean behin mihazkatzen nuen, mingainak masailetan esker eskuin zebilela topatzen zuenean. Eta ordua, momenturik onenean, piruleta urtzen hasita nire minagain gorria mundu guztiari erakutsiko nionean, ahotik kendu zidaten. Baimenik eskatu gabe. Abisatu gabe sikiera. Azalpen txatxuak emanez, piruleta zakarrontziko zikinkeriaren artean galtzen en bitartean...Jakin izan banu! Jakin izan banu... piruletari lapurtutako gerezi zapore artifizial bezain goxoa ez nuen hain azkar irentsiko. Ant...