ametsen atzetik nabil hegan

...baina ihes egiten didate gehienetan...

berria.info"Panikoa arnas liteke gure herriko kaleetan. Madrilen, orain hamar urte kolpe eta mehatxu artean sudurretik odoletan nengoela entzundako berbak profezia bihurtu dira: «En vuestro pueblo hay mucha mala hierba y no sabeís lo que os espera, vascos de mierda». Agian errimatzen zutelako ez ditut sekula berbok ahaztuko. Sei hilean behin sarekada bat dago Algortan. Ezjakin artaburuentzat pijo eta surflarien herria denak botereari min handia egiten dion errealitate borrokalaria islatu du bere historia osoan: Euskal Herriko lehen alkatetza abertzalea, euskal kulturan erreferentea den jend...


Animoa igo edo behintzat entretenitu guran Entzun!-ekoek proposatutako eta indezents eta borthuzaik jarraitutako jolasean parte hartzea erabaki dut, borthuzaik dioen bezala, meme-lokeria horietako batean.Izenburuak dena esaten du. Egoera bakoitzari abesti bat egokitu behar zaio... beno ba, aurrera:1. Txortan egiteko abesti batDena hankaz gora - Mikel Markez2. Etxea garbitzeko abesti batAbriendo puertas - Gloria Estefan3. Autoan entzuteko abesti batNazka - Su Ta Gar4. Etxetik atera aurretik parranda egiteko prestatzen ari zarenean entzuteko abesti batAmericano - Stray Cats5. Lanean, irakurtz...


Berriro gertatu da. Berriro ere. Berriro maite dudan pertsona bat albotik aldendu da. Berriro polizia. Berriro atxilotuta. Berriro inkomunikazioa. Berriro ezjakintasuna. Berriro angustia. Berriro itxoin beharra. Eta imajinatzen ari naiz... berriro bidaiak, berriro bisitak, berriro pareta triste horien arteko aurpegi indargeak... berriro... inora mugitu ezin den Euskal Herria batengatik. Non gaude besteok, baina?Norbaitek esan dit halako gauzetan sartzen diren lagunak dituzunean prest egon behar duzula horrelakoetarako. Lagun batzuk, baina, ez dituzu aukeratzen, ausaz agertzen dira zure bide...


Astripasdocirco blogean ikusia.


La niña enferma. Edvard Munch.Azken egun huetan ez nago oso ondo, sabela errebelatu egin zait, eta gaur ahul sentitzen naiz, indar handirik gabe.Gaixorik nagoenean tristetu egiten naiz. Zazpi urte eduki nahiko nituzke, berriro ere laguntza behar izan nahiko nuke. Gaixorik nagoenean, txikia nintzenean bezala, amamak sudurreraino mantekin tapatzea nahi dut, sobre batean banengo bezala eguerdira arte lo egin. Gero hobeto sentitzeko. Gaixorik nagoenean ama ondoan esertzea nahi dut, eta ni entretenitzeko istorio eta txorakeriak kontatzea, burukominaz, hotzaz, edo lehen izutu nauten delirioez ez ...


"Ni Goizirizelaiaren alde, harrotu gabe" izekeko artikulua bidali zuen Berriara Iñaki Antiguedadek asteartean. Garbi utzi beharko lieke horrek errektoretzarako hautagaiei aurtengo parte hartze handiaren arrazoia. Batetik, maiatzeko hauteskundeetan aurkeztu ezin izan zuten horiek, bozkatu dute oraingoan, eta gainontzeko askok horien botoa militanteegia dela jakinik bozkatu dute. Kontuan hartuta Marisol Estebanek eta bere lagunek unibertsitatean euskara gaindosia dagoela esan izan dutela, ez da harritzekoa jendeak bera errektoretzara ez heltzeko Goirizelaia bozkatu izana.Nik ez nuen bozkatu. ...



Que vivimos en una sociedad I-G-U-A-L-I ... ¿qué?Jejejejejejejajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajajejejejejeains...e he he he...ains... ains...vale vale... e he he he... ainsss...ya paro ya paro...(ijiji)


Eguzkiak urtzen du goiangailurretako elurrauharka da jausten ibarrerageldigaitza den oldarra.Gure baitan datza eguzkiailuna eta izotzaurratu dezakeen argiaurtuko duen bihotza.Bihotza bezain bero zabalikbesoak eta eskuakgorririk ikus dezagun egiaargiz beterik burua.Bakoitzak urraturik bereadenon artean geureaetengabe gabiltza zabaltzengizatasunari bidea.Batek goserikan diraueinoez gara gu asetukobat inon loturik deinoez gara libre izango.Inon ez inor menpekorikannor bere buruaren jabeherri guztiok bat eginikanez gabiltza gerorik gabe. Hitzak: MIKEL LABOA


Repeat. Repeat.Repeat....Euskal Herriaren historia.Déjà vu amaigabea.


amets 1456130739544

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"

Idatzi egidazu!

Liburu eta artikuluak


Blog & Roll School