Harrotu gabe

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2008-12-05 21:22


"Ni Goizirizelaiaren alde, harrotu gabe" izekeko artikulua bidali zuen Berriara Iñaki Antiguedadek asteartean. Garbi utzi beharko lieke horrek errektoretzarako hautagaiei aurtengo parte hartze handiaren arrazoia. Batetik, maiatzeko hauteskundeetan aurkeztu ezin izan zuten horiek, bozkatu dute oraingoan, eta gainontzeko askok horien botoa militanteegia dela jakinik bozkatu dute. Kontuan hartuta Marisol Estebanek eta bere lagunek unibertsitatean euskara gaindosia dagoela esan izan dutela, ez da harritzekoa jendeak bera errektoretzara ez heltzeko Goirizelaia bozkatu izana.

Nik ez nuen bozkatu. Zalantzan egon nintzen, baina konputo osoan nire botoaren balioaz ohartuta pentsatu nuen dena titularren esku zegoela, eta irakasleen euskaltzaletasunak espainolismoari irabaziko ziolako konfiantza neukan, edo, behintzat, esperantza. Zorionez horrela izan zen. Poztu nintzen emitzak entzutean, ez Goirizelaiak irabazi zuelako, Estebanek galdu zuelako baizik...

Beraz, beste barik Iñakitxu, harrotu gabe, gaitz txikiena baino ez zara izan eta!


Utzi iruzkina: