ametsen atzetik nabil hegan

...baina ihes egiten didate gehienetan...

Zenbatetan egin ote dut nik amets, motxila bat hartu eta mundua ezagutzera joatearekin... pribilegiorik gabe, luxurik gabe, ahal den moduan nire kabuz bizirauten. Uste dut askotan, egingo dudala. 'Helduko zait momentua' pentsatzen dut, 'ikasketak bukatuta'... baina ziurrenik, ikasketak bukatu ostean, lanean hasiko naiz, mutil bat aurkitu, etxe bat erosi (posiblea baldin bada) eta seme-alabak izan, nire patua hau dela esango nuke. Nik aukeratu dut, edo aukeratuko, ez dut ezetzik esango. Baina nire barnean barne konfliktu bat gertatzen ari da. Barne konfliktu bortitza. Alde batetik ez du...


Beitu, zenbatu, gehituondokoak baino mugikor txikiago batondokoak baino titi handiagoakondokoak baino kotxe azkarrago bat ondokoak baino modelo berriago bat ezin esan, ezin eginezin pentsa, ezin sentidena da hemen debekugai Aske zarete, libre ©zuen kaiola erraldoietan dena eros daiteke zuen kaiola erraldoietanhala ere kexu zarazure kaiola erraldoi horretankatez alda dezakezue zuen kaiola erraldoietan Beitu, zenbatu, gehituondokoak baino mozkor luzeago batatzokoa baino saio kutreago batatzokoa baino kantu errezago bat ondokoak baino gerri argalagoa ezin esan, ezin eginezin pentsa, ezin sen...


Berri Txarrak da dudarik gabe gaur egun Euskal Herrian ditugun taldeen artean onenetariko bat. Letren sakontasuna eta musikaren haserre edo rabia hori ditut gustukoen, ohiu egiteko askatasuna. Hemen uzten dizkizuet elkarrizketa bat eta 'isiltzen banaiz' bideoklipa... OSO ONA!!!


 


  Bueeeeeno, badirudi hilabete batzuen buruan handi geratzen zaidan fakultateren batean sartu beharko naizela... Gaur izan naiz Leioako kanpusean, kazetaritzako karrerari buruzko informazio pixkat jasotzen, eta egia esan pilo bat gustatu zait. Nik ez dut kazetaritza egingo, ezta ikus-entzunezkoak edo publizitatea... ezta gutxiago ere. Filosofia ikasi nahi dut nik. Bai, pixkat erotuta omen nago, baina zer egingo diogu!!! Hala ere joan naiz beste karrerak ikustera, interesatzen zaizkidalako, eta egin dudan bakarra burua nahastea izan da, irrika piztea, beste karrera batzuk ika...


14 urte nituen eta ikastolako irteera batean nengoen, kontsumo eskolan edo. Etxera heldu bezain laster entzun nuen berria, nire amaren mutil lagunak esan zidan: atentatu bat egon da Madrilen, diotenagatik ETA izan da... hala bada, hara ze hankasartze! Aho zabalik gelditu nintzen, ezin nuen sinestu horrelako atentatu bat ETAk egin zezakeenik, arraroa egiten zitzaidan. Kriston bonberada zen!!! Guztiz indiskriminatua. Zibilak denak, trenean!!! Eta gainera orduak pasata ere, adierazpenik ez. Beranduago azaleratu zen gezurra. ETAk ez zuen zerikusirik izan (askok horrela dela esaten jarraitu arre...


Sisiforen zigorra ezagutzerakoan, gogortzat hartzen dugu, ez baitauka xederik. Helburua lortzera doanean egin duen saiakera guztia ezertarako ez dela izan konturatzen da, harria berriro goraino igo behar duelarik, maldan behera behin eta berriro erortzeko.   Dena aldatu egiten da Sisifok helburua eraldatzen badu, helburua harria maldan gora igotzea bihurtzen badu, bere helburua betetzen ari da etengabe, eta horrek zoriontsu egiten du. Sisifok egia ezagutzean bere patuaren jabe da, badakielako bere patua harri hori etengabe maldan gora bultzatzea izango dela, momentu horretan, egi ...


Zer da utopia? Hiztegian bilatzen badugu, utopia ezin gauza daitekeen edozein ideia edo planteamendu moduan agertuko zaigu. Hala ere historikoki utopia hitzak, perfektua zen ideala besterik ez zuen deskribatzen.   Pentsatu egiten badugu, utopia bat benetan ezinezkoa al da lortzeko? Norbaitek esango dit, lortzeko posiblea balitz ez litzatekela jada utopia bat izango, baina gure helburua guk kokatzen dugu. Hau da, zaila den zerbaiten bila banabil, agian ez dut lortuko nire helburua betetzea, oso zaila baita, eta honek, lortzeko ezintasunak, zapuztuko du nire gogoa. Ordea, nire helbu...


Txikitatik ezagutzen nuen mafalda, baina ulertzen ez nuenez kasurik ez nion egiten. Duela gutxi erakutsi zizkidan lagun batek biñeta on batzuk eta flipatuta gelditu nintzen... ZE ONA! Noizean behin jarriko dut hemen mafaldaren txisteren bat, momentuz bideo honekin nahiko, nagusiek oroitu eta gazteek ezagutzeko!!!


Vuelvo a acompañar al fantasma de la opera en su guarida, en la oscuridad de nuestra soledad, en el destierro.   Vuelvo a esconder mi cara deformada, bajo esta fría mascara que se aferra a mi piel, para que nunca nadie me pueda reconocer. Solo podrán oír mi voz, distorsionada e irreal, oculta y oscura. Renacerá mi locura, pero siempre pensarán que soy cuerda y coherente.   Si no hablo ya más, si nadie me escucha otra vez, si dejo de existir, quiero poder recordar que en un tiempo lejano, yo también estuve, yo también fui.


amets 1456130739544

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"

Idatzi egidazu!

Liburu eta artikuluak


Blog & Roll School