Alfontso mtz. lizarduikoa Ingeniaritzan doktorea eta Filosofoa Nanoteknologia osagai atomikoen gain diseinaturiko materialen teknologia da. Beraz, mikromunduaren teknologia dugu. Bere garapenean Fisikak eragin handia izan du, baina azkeneko urteetan bioteknologiarekin batera elkartzen hasia dago, materia bizidunaren manipulazio atomikoa lortu arte. Aurreko ikerkuntza lerroak gehien jorratu dituztenak AEB, Japonia eta Europar Batasuna dira, eta azkenekoaren barnean Alemania eta Frantzia, batez ere. Nanoteknologiaren ikerkuntzari aurrekotasuna ematerakoan planetako hiru gune aberatsenak age...
Hamar egun eskas pasata banago hemen berriro, animoso hamaika gauza idazteko, kontatzeko. Garai txarrak askotan pasatzen dira, beste askotan egoera berrira ohituz goaz, eta horretan nabil ni ere, ohitzen. Azken finean, lasai eta pozik bizi ahal izatea ohitzea da garrantzitsuena, ohitu eta onartzea... atzo irakurri nuen zoriontasuna ez dagoela oztoporik gabeko bizitzan, oztopoak gainditzen dakienaren bizitzan baizik. Egia da, egia borobila... Berriz nabil erotzen, berriz idazten eta kontatzen, berriz pentsatzen, bueltak ematen.. f...
Bueno, ez dira oso garai onak niretzako eta ez dut hau psikologoaren kontsulta bilakatu nahi. Beraz, erabaki dut denbora baterako geldialdia egitea, lasaitu, nire gauzetan ibili eta noski bueltarako gai interesgarriren bat pentsatu eta prestatu. Luzerako dauka blogak baina orain deskantsatu behar du, eta nik ere bai. Norbaitek irakurtzen banau... ba hori, enteratuko da nire bueltaz. ; )
"Txiki, txiki txikia... sentitzen naiz kalean!", arrainontzi edo akuario batean sartuta dagoen arrain baten antzera sentitzen naiz. Galduta, ez dakit non nagoen, ez dut ingurua ezagutzen, bueltaka eta bueltaka ari naiz igerian, denbora guztian ikuspegi beraren gainetik nire begirada paseatzen dudalarik. Ezer berririk ez, baina ezagutzen dudan ezer ere ez. Kaiola honetatik alde egin nahian nabil, eta saiatzen naizen arren ez dut lortzen. Nire bizitoki iluna arinki aritzen duen zulotxo bat begiztatu dezaket, baina urrunegi nago eta ezin dut nire helburu txiki hori erdietsi. Alde egi...
Hau da nire lehen lana photoshopen, ez da gauza handia, baina nik egin dut eta ilusioa egiten dit! Jejeje!Blog hau irakurtzen duen edozeinek pentsa dezake tristea dela, bizitzaren ikuspegi txarra duela, idazki guztiak depresiboak direla edo dena delakoa. Agian izango da garai txarrean harrapatu nauelako, ez dakit nik! Kontua da ez daukadala nik bizitzaren kontzepzio txarrik, maite dut bizitza, den modukoa. Gauza txikiek liluratzen naute, "sin pena ni gloria" pasatzen diren momentu horiek. Pentsatu ohi da zoriontsua izateko momentu handien jabe izan behar dugula, nik nahiko daukat egun bakoi...
Gaur goizean blogesferatik pasiatzen ibili naiz eta hara non aurkitu dudan lilithen testu bat, "Eta handitan zer?" blogean. Gaia, askatasuna, edo zehatzagoak izateko, askatasunari diogun beldurra, nik behin edo behin ere aipatutakoa. Eta hala da, beldurra diogu askatasunari, baina askotan honen atzetik gabiltza... etengabe. Ala ez? Ni, askotan kontrakoa dirudien arren, nahi pertsona itxia naiz, ta gutxitan azaleratzen ditut nire sentimenduak (blog honek asko laguntzen badu ere). Batzuetan uste dugu, horrelako paretak eraikitzen ditugun pertsonek, ez ditugula gure ahultasunak erakutsi nahi, ...
Zenbat gauzak sortzen ote digute ezintasuna! Edozer gauza egin nahi izatea eta ezin, zure aurrean gertatzen dena geldiarazteko saiakera egin eta alferrik, edo gertatzen ez dena ere emaitzarik gabe gauzatzen saiatu. Salvador Dalí - Muchacha en la ventana Nire kasuan, ezintasun gehien sortzen didana, inporta zaizkidan pertsonak lagundu ahal ez izatea da, bestea neure burua oraindik ezagutzeko gai ez naizela, baina ez dut horretaz orain hitz egin nahi. Familiarekin gauza bat gertatu ohi zait niri, txikia omen naiz oraindik eta gertatzen den guztia kontatuko balidate azkarregi haziko nintzatek...
Bueeeeno, Ekainiaren 29an Metallica Bilbora dator bere musika pixka bat gure belarriei oparitzera. Opartiu? Ah ez! Sarrerak 65€ balio du! Haiekin batera, Incubus,The (international) noise conspiracy, Bullet for my valentine, Nebula, Zico Chain, Idi Bihotz, Biok eta Laiak joko dute. Garestia da oso, baina tira, inoiz ez dut musikarengatik ordaintzen, beraz, behin soilik izanda ez dago arazorik. Gozatu bi bideo hauek, nik zuzenean gozatuko dut!!!
Irudi batek, mila hitzek baino gehiago balio omen du. Edozein motatako zentsuraren kontra, adierazpen askatasunaren alde... Askeak izan behar dugulako, betiere gainontzekoen askatasuna murrizten ez dugularik. Gure kabuz pentsatu behar dugulako, inolako muga ezarririk gabe. Ez dugu gu kontrolatzerik nahi, ez dugu zer esan behar dugun inork agintzerik nahi. Geu gara geure buruaren jabe bakarrak, edo hala izan beharko luke behintzat. Sapere aude! Ausartu pentsatzera! Esatera, oihukatzera, aldarrikatzera... ausartu zaitez askea izatera! STOP KONTROL!
Isicen naiz. Hemen. Nago. Orain ez naiz. Esan dudana da arrazoia, bai, argudioa. Narama. Ni. Nora. Nahi. Duen. Harek. esan. Dudana. Da. Esanen. Dudana. Izanen. Da. Arrazoia. Bai. Argudioa. Isilcen. Naiz. Orain ez naiz. Isilcen. naiz. Hemen. Nago. Egon. Bai. Argudioa. Horregatik nire eskuaren azken mugimentua izanen da nire testamentuaren (hil eta buruan emanikoaren) firma. Firmacen dut nire argudioa izen honekin (salduko ez dudan gauza bakarra): Gabriel Aresti. (Eta ez da nire errua). Bizia da testamentua. Isilcen. Naiz. Ez naiz. Isilcen. Bai. Diot.  ...