Hakuna matata!!!

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-06-04 20:53
1

Photo Sharing and Video Hosting at Photobucket
Hau da nire lehen lana photoshopen, ez da gauza handia, baina nik egin dut eta ilusioa egiten dit! Jejeje!

Blog hau irakurtzen duen edozeinek pentsa dezake tristea dela, bizitzaren ikuspegi txarra duela, idazki guztiak depresiboak direla edo dena delakoa. Agian izango da garai txarrean harrapatu nauelako, ez dakit nik! Kontua da ez daukadala nik bizitzaren kontzepzio txarrik, maite dut bizitza, den modukoa. Gauza txikiek liluratzen naute, "sin pena ni gloria" pasatzen diren momentu horiek. Pentsatu ohi da zoriontsua izateko momentu handien jabe izan behar dugula, nik nahiko daukat egun bakoitzean irribarre eginarazten didaten momentu horiekin, nahikoa daukat euren konpainiarekin arazoak ahaztea lortzen duten lagunekin.

Oztopoak ditu bizitzak, baina bestalde, zeharo polita iruditzen zait niri, eta pena merezi du oztopoak gainditzeak, bestela, esperientziarik ez genuke irabaziko! Baditut nire bajoiak, nire momentu txarrak, badaukat batzuetan sufrimenduaren keinu okertua, baina ahaztu egiten zaizkit penak bizitzaz disfrutatu behar dudala oroitzean... HAKUNA MATATA!

Hakuna matata
vive y deja vivir
hakuna matata
vive y sé feliz!
Ningún problema
debe hacerte sufrir
lo más facil es
saber decir...
HAKUNA MATATA!!!

Ainhoa

Ainhoa 2007-06-04 22:53 #1

Beeno...nabari da azterketetan gaudela edo zer? Inoiz baino gehiago idazten du jende guztiak!!

Bada, bizitzan zehar entzun ditudan esaldirik “profundoena” dela esango nuke nik. “Hakuna matata”. Gainera, esaldi egokia garai honetan. Zuk esan bezala bizitzak baditu momentu onak eta txarrak, bajoiean gaudenean lasai egon behar ere, aterako gara!

Aurrekoarekin jarraituz, ez naiz filosofikoa jarriko, ez da nire estiloa, jeje, baina baduzu niregan zure zamak apollatzerik, txikia banaiz ere, indar handikoa, JAJA!

Muxu asko

PD:erantzunak idazterakoan askotan ez ditut letrak ulertzen...eta hori nahikoa ez bada ere ordenagailuak barre egiten du nitaz eta ea robota naizen esaten dit... :(

Ordenagailu madarikatuak! Egin ditzatela letra ulerterraxagoak...

Utzi iruzkina: