Kategoria: hakuna_matata
Hau da nire lehen lana photoshopen, ez da gauza handia, baina nik egin dut eta ilusioa egiten dit! Jejeje!Blog hau irakurtzen duen edozeinek pentsa dezake tristea dela, bizitzaren ikuspegi txarra duela, idazki guztiak depresiboak direla edo dena delakoa. Agian izango da garai txarrean harrapatu nauelako, ez dakit nik! Kontua da ez daukadala nik bizitzaren kontzepzio txarrik, maite dut bizitza, den modukoa. Gauza txikiek liluratzen naute, "sin pena ni gloria" pasatzen diren momentu horiek. Pentsatu ohi da zoriontsua izateko momentu handien jabe izan behar dugula, nik nahiko daukat egun bakoi...