ametsen atzetik nabil hegan

...baina ihes egiten didate gehienetan...

Asturies eta Lleon lurraldeak lotzen dituen ibaia da Cares, Mendikate Zentrala zeharkatzen duena. Honen ondotik, bide bat, estua, zentral elektrikora ura eramango zuen kanala eraikitzeko sortua. Bide horren 12 kilometro egitea dugu helburu, zortzi urteko ahizpak, aitak eta nik, ez dirudi zaila. Lleongo partetik hasiko dugu txangoa, Caín herritik Ponceboraino, bertan hartuko gaitu furgonetak. Caíneraino bihurgunez jositako 75 bat kilometro ditugu, baina ez du axola, merezi du, Sella ibaia, izokinak, Beyoko haitzartea… bertara helduta bokadilloa arineketan jan eta hasten dugu paseoa. Bidea h...


Eskerrak eman wende-ri segituan jarri dudan bideo hau bere blogean jartzean denoi ikusteko aukera emateagatik. Agian batzuei bideo musikalizatu sinple bat baino ez zaie irudituko, ni ordea emozionatu nau. Bizi garen planeta, bizitza, maite ditut...


Zein da bizitzaren zentzua? Gizakia betidanik ibili da bizitzaren zentzua bilatzen, bere existentziaren arrazoia, buruari bueltak ematen etengabe hemen izatearen zergatia aurkitzeko xedez, eta oraindik ez duzu ezer ondorioztatu argitasunez. Bere galderak erantzunbako uzteko beldurrez, hainbat mito eta erlijio sortu ditu bere hitoria osoan zehar, eta hauek aitzakiatzat hartuta milaka guda antolatu, baina hau, beste kontu bat da. Bi zentzu mota bila ditzakegu bizitzan. Zergatik nago hemen? Hori zentzu traszendentala edo izango litzateke, nolabait deitzearren, hau da, zein da guk lurrean dauk...


    Azken urtean argazki nahikotxo atera dut irudiak izozteko gozamen hutsarengatik, eta ez soilik momentuak gogoratzeko. Perspektiba ezberdinetatik mundua begiratzeko, existitzen ez diren egoerak irudikatzeko, nire herria gehiago ezagutzeko etab. Hauek dira azken urtean atera ditudan argazki guztietan gogokoen ditudanak.                    


Sola

2
amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-08-15 19:28

"El paso  más  importante  para  llegar  a  conocerse  es  aprender  a estar  solo  con uno  mismo  sin leer, escuchar  radio, fumar   o beber... paradójicamente, la  capacidad  de estar  solo  es  la condición  indispensable  para la  capacidad  de  amar... observará asimismo  que  llegan  a  su  mente  toda  clase  de pensmaientos  que lo  dominan"           &nbs...


 Alfontso Mtz. Lizarduikoa Ingeniaritzan doktore eta filosofoa Thomas S. Kuhnen arabera, iraultza zientifikoak gerta daitezen zientziaren anomaliak eta paradoxak ditugu oinarri. Jarraia/desjarraia bikoiztasunaren paradoxa, fisika kuantikoa sortuko zuen pentsamendu emankorraren hazia izan zen. Ispiluen irudien alderanzketek, gero, unibertsoaren sorrera eta eboluzioa azalduko zituzten simetrien matematizazioak sortu zituzten. Geometria euklidearrarekin bat egiten ez zuten tximista, ibai, zuhaitz edo biriken bihurgunen anomaliek Mandelbroten geometria fraktala moldatu zuten. Gaur, ...


  Ahal izango banu, nola egin baneki, salbatuko zintuzket.   Indarrik banu sikiera, igerian egiteko gai banintz, zure bila sartuko nintzateke.   Bi esku baino ez ditut, zu itsasoaren handitasunetik ateratzeko; olatuen harropuzkeriaz libratzeko; ekaitzaren haserrea paira ez dezazun.   Portura nahi zaitut ekarri, baina ez dakit nola. Zuk ez omen dituzu ikusten nire eskuak, ala ez dituzu heldu nahi.   Ez zaude ondo bertan, ez gaizki ere, soilik behar duena da. Eta agian nik ere murgildu beharko nuke, itsaso gris honen erraietan, zure ondoan egoteko.   Baina...


Mundu guztiak ikusi beharreko dokumentala da hau, ikaragarria!!! Hori bai, ikusi ondoren ez duzue etxean gelditu nahiko, hilabeeetan bidaiatu baizik, 'a la aventura'! Trailerra ere asko gustatu zitzaidan, eta beraz, hemen daukazue, hainbat kultura musikalen fusioa!


Urak eder bihur dezake argirik sinpleena ere, iluntasunarekin bat su dirudite farola artifizialek,sasi eguzkitxoek.Laranja eta beltza,zergatik ote ditut hain gustuko?liluratuta uzten naute, hipnotizatuta...


Hondartza bat, mendi tontor bat,kale huts bat, etxe epel bat, sofa erosoa edo harkaitz gogorradenak balio zaizkit zurekin egoteko.Nire egun laburren partaide, pertonai nagusi, posible balitz, motel eta azkar mintuak, begirada gurutzatu bi.Desagertzen da dena,denbora, erantzukizunak, kezkak,ez daude. Bakarrik zu, eta ni, eta ingurua,gaua edo eguna,hezea edo lehorra,beroa edo hotza...Musika leuna atzetik,nire buruan dago,agian olatuen kantuak,hodeien negarrak edo soilik agindutakoa betetzen duten bozgoragailuak,batek daki.Nahiko nuke muxu eman,masailean lehenengo, ahoan gero,nahiko nuke lazta...


amets 1456130739544

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"

Idatzi egidazu!

Liburu eta artikuluak


Blog & Roll School