Bizitzaren zentzua

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-08-20 17:08
4

Zein da bizitzaren zentzua? Gizakia betidanik ibili da bizitzaren zentzua bilatzen, bere existentziaren arrazoia, buruari bueltak ematen etengabe hemen izatearen zergatia aurkitzeko xedez, eta oraindik ez duzu ezer ondorioztatu argitasunez. Bere galderak erantzunbako uzteko beldurrez, hainbat mito eta erlijio sortu ditu bere hitoria osoan zehar, eta hauek aitzakiatzat hartuta milaka guda antolatu, baina hau, beste kontu bat da.

Bi zentzu mota bila ditzakegu bizitzan. Zergatik nago hemen? Hori zentzu traszendentala edo izango litzateke, nolabait deitzearren, hau da, zein da guk lurrean daukagun funtzioa? Zergatik agertu gara mundu honetan? Ez al dauka gizateriak helburu komun bat lurra, edo Jainkoarekiko? Egia esan, galdera hauek zertxobait barregarriak edo behintzat absurduak iruditzen zaizkit. Denari bilatzen diogu zergatia, unibertso ordenatua ezagutzen dugunetik denak izan behar du logika, zentzua... nire ikuspuntutik ez du zertan horrela izan, zorizko gertaera bat izatea ez da hain beldurgarria, hain arraroa. Kasualitatea ala kausalitatea?? Biak ezin al daitezke batera elkarbizi? Batzutan kasualitate eta bestetan kausalitate, besterik gabe. Ez gaude hemen ezergatik, ez dugu helbururik, ez funtzio traszendentalik... bai, ekosistemarekiko badugu funtzio bat, gainerako izaki guztiek bezala, baina besterik ez. Akaso lehoiak edo harriak lurrean sortu dira nolabaiteko helburua lortzeko? Ez dut uste.

Bestalde, bakoitzak bere bizitzari ematen dion zentzua dago, bizitzari jarraipena emateko arrazoia, bizinahia eskeintzen diguna. Gizakiak behar du pentsatu etorkizunera begiratuz gero bizinahia piztuko zaiola, planak eginez gero aurrera gogotsu jarraituko duela... bizitza justifikatu beharko bagenu bezala jokatzen dugu. Bata semeengatik bizi da, bestea semeak izateko, bata lanagatik, bestea ikasten lan ona izateko, bata bikotearengatik, bestea sexuagatik... eta horrela milaka aldiz idaz dezaket -gatik atzizkia. Uste dugu bizitzan arrazoi bat aukeratzen dugula, askeak garela, eta gure ametsak ere ez dira gehienetan libre izatera heltzen. Muga batzuen barruan eraikitzen ditugu ametsak, eta ez dira amtes izatera ere heltzen, etorkizunera begira helburu ziztrinak besterik ez. Denak berdinak, laurogei urterekin oraindik geure bizitza nahi genuen eran bizi izan genuela pentsatuz.

Baina zer erabakitzen dugu guk? Matematikaria ala filosofoa? Irakaslea ala sendagilea? Iturgina ala igeltseroa? Karrera edo ofizioa, ikasketak edo lana... bi seme-alaba soilik ala familia ugaria, txakurra bai, txakurra ez, koka-kola edo kas-a nahiago? Ibiza ala Labastida? Opel Corsa ala Audi A3? Bastoia ala gurpildun aulkia jauna? Ehorzketa edo errausketa hobe?

Horrela etengabe, hori da erabaki dezakegun guztia, edo behintzat erabakitzen dugun guztia. Lotuta gaude, ondo lotuta gainera, denok ditugu aspirazio berdinak, eta norbaitek benetako amets bat duenean barre egiten zaio, oihukatzen zaio errealitatera itzul dadin. Irakasle batek behin esan zidan bezala, 'gizartea onartu, ala erotu'? Preso gara, barroteen artean bizi gara... ala ez? Hori da sinestarazi nahi digutena, baina egia da? Ez al dugu gure eskura hamaika baliabide bizitza benetan hautatzeko? Ez diote gelakideek barre egiten astronauta izan nahi duen umeari, eta txalotu gizateriak astronauta den heroiari?

Guk geuk suntsitzen ditugu gure ametsak, horretarako ongi programatu gaituzte, familia sortzaileak gara, gainontzekoen moduko espezie bat, eta erreprodukzioa beharrezkoa dugu... baina gu eboluzionatu gara! Arrazoia daukagu gure alde, eta legoaia, beraz baditugu zenbait abantaila muga asko gainditzeko. Ezin zaizkie ametsei mugak jarri, ez lirateke ametsak bestela... amesteko kapazak gara, ametsetan sinisteko kapazak garen moduan, eta sinismen horrek indarra eman behar digu, borrokatu behar dugu. Beti ez dugu nahi duguna lortuko, egia da, baina ez gara frustratu behar, emaitza ez da gehienetan garrantzitsuena, motibazioa baizik. Eta bizitzeko, nahikoa da bizitzearen motibazioa. Zergatik gaude hemen? 42. Ez dakit, baina ez dit axola. Kontua hemen nagoela da, eta aprobetxatzea baino ez zait okurritzen. Ez dut bizitza behar baten moduan hartu nahi, plazer bat bailitzan baizik.

Aspertuta gaude, zoriona lortzea gero eta zailagoa zaio mendebaldeko hiritarrari, gero eta zailago Sisiforen harria egunero tontorrera igotzea, zentzurik ez badu horrek. Ez igo harririk gehiago, eseri mendiaren puntan pentsatzeko, margotu kolorez harria eta jostatu berarekin, apurtu, itsasora bota... Egin nahi duzuna!

El Loco, Jesús Daniel Collazo

Nahiago dut erotu, automata bihurtu baino... izango al dut ausardirik? eta zuk?

'Sapere Aude'  (ausar zaitez)                 Immanuel Kant

hankamotz

hankamotz 2007-08-20 22:27 #1

Benetan testu bikaina, atzo beratn horren inguruan gogoetak izan nituen eta apur bat argitzen lagundu dit.eskerrikasko

ozly

ozly 2007-08-21 12:24 #2

Friedrichek bazioen filosofo berriak etorriko zirela. Buelta asko ematen zizkion horri. Filosofia honetan filosofia denak uxatu, baztertu eta berezkotasunean sartzen gara. Burua ondo ezagutu, gizartea ere eta  jarri dizkigun mugak ulertu ; nahi dugunaren eta ahal dugunaren artean erabaki bat hartzeko. Id, ego eta super-egoa besterik finkatzea ez zaigu gelditzen aukerak egiteko, besteekin erlazionatzeko, bizitzeko.
Halere bat nator ametsen kontuarekin, nola jarri mugak behingoz berauek alboratzeko aukera badugu? Absurdoa da, ezin dut ulertu nolatan azpira daitezkeen ederrenak zaizkigun ilusio eta sentsazio hauek.
Bi aholku:
- Ez aztoratu erabakiekin, senti itzazu, pila izango dituzu hurrengo urteetan, baina barnean izan dezakezun ederrena ez dizu inork kenduko.
- Amestu ahal duzun guztia

Agur!

sister1

sister1 2007-08-23 13:07 #3

lehenengo esan behar dizut eskertzen dela gurean ere aportazioak egin izana.Ta orain zure artikulua irakurri ondoren, ez dizut ukatuko une batez gogoetan ibili naizenik.

Txikitan barre egiten zidaten eta arrazoiakin gainera, aktoresa izan eta holliwoodeko izar batekin ezkonduko nintzela esaten nuenean. baita ere gaztelu bat ikusten nuen bakoitzean behatzez seinalatu eta esatean: -nahi dut!    Amets materialak hortan gelditzen direla uste dut, ametsetan. Beste ametsek, errealek, hotzikara txikiak sortzen dizkigute hainbeste landu ondoren lortzen digutenean.

Hala ere kausalitateetan sinisten dut eta kasualitateak zer diren jakin nahi nuke. Kanposantu eta orazio lekuak ez al dira ba kasualitate gehiegiren ondorioak?

Sugoi

Sugoi 2007-08-23 21:16 #4

Bueno, arrazoiakin ala ez, ez zizuten barre egin behar, zailak ziren zure amtesak betetzeko, inprobableak, baina ez ezinezkoak. Azken finean, badaude Holywoodeko aktoreekin ezkontzen diren aktoresak... baina ezinezkoa balitz ere, ondo dago horrela amestea, eta ez nagusitan txakur bat izango duzula, hori ez baita ametsa...

Kausalitatean sinisten duzu, beti? Uste duzu hemen zerbaitengatik gaudela? Nik ez, uste dut zorizko gertaera bat baino ez garela, psss, eta zer? Ba disfrutatzera! Zer da kasualitatea? Ba hori, niretzat edonolako arrazoirik gabe gertatzen dena, zoriz.

Kanposantu eta orazio lekuak kasualitate eta kausalitatea nahastearen ondorio direla esango nuke nik...

Zuri ere milesker hemendik pasatzeagatik! Agur!

Utzi iruzkina: