Ezin zaitut atera; ezin naiz ni sartu

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-08-13 20:15
1

 

Ahal izango banu,

nola egin baneki,

salbatuko zintuzket.

 

Indarrik banu sikiera,

igerian egiteko gai banintz,

zure bila sartuko nintzateke.

 

Bi esku baino ez ditut,

zu itsasoaren handitasunetik ateratzeko;

olatuen harropuzkeriaz libratzeko;

ekaitzaren haserrea paira ez dezazun.

 

Portura nahi zaitut ekarri,

baina ez dakit nola.

Zuk ez omen dituzu ikusten nire eskuak,

ala ez dituzu heldu nahi.

 

Ez zaude ondo bertan, ez gaizki ere,

soilik behar duena da.

Eta agian nik ere murgildu beharko nuke,

itsaso gris honen erraietan,

zure ondoan egoteko.

 

Baina ez naiz ausartzen,

esan dizut,

ez dakit igerian...

ane

ane 2007-08-14 13:34 #1

Behin salto egin eta ito ondoren, nahiago hatz punttak ere ez bustitzea.


Utzi iruzkina: