Playing again!

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-06-25 10:04

Hamar egun eskas pasata banago hemen berriro, animoso hamaika gauza idazteko, kontatzeko. Garai txarrak askotan pasatzen dira, beste askotan egoera berrira ohituz goaz, eta horretan nabil ni ere, ohitzen. Azken finean, lasai eta pozik bizi ahal izatea ohitzea da garrantzitsuena, ohitu eta onartzea... atzo irakurri nuen zoriontasuna ez dagoela oztoporik gabeko bizitzan, oztopoak gainditzen dakienaren bizitzan baizik. Egia da, egia borobila...
 
           

Berriz nabil erotzen, berriz idazten eta kontatzen, berriz pentsatzen, bueltak ematen.. finean, berriro ere jolasean! Playing again!


Utzi iruzkina: