11M - Gezurra minaz elikatzen da...

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-03-11 21:36

14 urte nituen eta ikastolako irteera batean nengoen, kontsumo eskolan edo. Etxera heldu bezain laster entzun nuen berria, nire amaren mutil lagunak esan zidan: atentatu bat egon da Madrilen, diotenagatik ETA izan da... hala bada, hara ze hankasartze! Aho zabalik gelditu nintzen, ezin nuen sinestu horrelako atentatu bat ETAk egin zezakeenik, arraroa egiten zitzaidan. Kriston bonberada zen!!! Guztiz indiskriminatua. Zibilak denak, trenean!!! Eta gainera orduak pasata ere, adierazpenik ez.

Beranduago azaleratu zen gezurra. ETAk ez zuen zerikusirik izan (askok horrela dela esaten jarraitu arren). Al-Qaedak aldarrikatu zuen erasoa, PPk herritarren gehiengorari kasurik egin gabe gerran sartzearen ondorio zuzena. Bazekiten horrek min handia egingo ziela hauteskundeei begira eta ez zegoen bertsioa aldatzea besterik. Gezurra alde guztietatik ikusi genuen, eta kakaz leporaino ikusi zuten beren burua.

Pilar Manjónek, 11M-aren biktimen bozemaleak, argi eskatu zuen, mesedez, ez zedin bihurtu gertaera hori hauteskunde kanpaina bat, ez zedin politizatu. Errespetua besterik ez zuen eskatu eta ez zuen jaso, nire ustez. Jazoera honek alderdiek euren artean erruak botatzeko balio izan baitzuen.

Gaur, hemendik, nire elkartasuna adierazi nahi diet atentatu horren biktima guztiei. Baita oraindik egunero hiltzen ari diren Iraki guztiei ere. Eta hausnarketa bat planteatu nahi diot hau irakurriko duen edozein pertsonari. Benetan posible al da herrialde batek, oraindik egiten ari diren engainuak baimentzea? Nola jasan dezakegu, politikoek, edozein egoera tragikok sortzen digun gizatasuna eta anaitasuna, gorrotoa, batasuna... dena delako sentimendua euren interesen alde aprobetxatzea?

NAHIKOA DA!!! NON GELDITU ZEN ZUZENTASUNA NOIZBAIT IZAN BADA?


Utzi iruzkina: