ametsen atzetik nabil hegan

...baina ihes egiten didate gehienetan...

Kuadrillen bajada, sokamuturra, euskaldantzak, kukaña, erromeria, pijamak... dana jaia, jai handia!!! Datorren urtera arte!!!


Ikuspegi euritsuaIkuspegi hodeitsuaAberats edota friki pare batek eskeinitako ikuspegia...Eta, bueno... hamen konparaziotxo batBizilagunak egindako arraultzakNik egindako arraultzak... :S


Lehen, metrotik etxera bueltan, kuriosidade bat etorri zait burura. Eguneroko bizitzan ikusmena izaten da orokorrean gehien erabiltzen dugun zentzua, mugitzen garenean hormekin ez jotzeko edo kalean gaudela nondik goazen jakiteko. Koloreak ikusmenaren bidez hautematen ditugu eta gu gauden tokitik begiratzen dugun objektu edo pertsonarengana dagoen distantzia kalkulatzeko balio dute. Irakurri ere bistari esker irakurtzen dugu eta gaur egun irakurtzen jakiteak duen garrantzia ezin uka dezakegu. Baina daukadan adinagatik bizi dudan ormonen dantzaldia dela eta, sexu harremanak mantentzeko geure...


Blokeatuta nago. Mila ideia buruan eta hitzekin ezin azaldu. Ordenadorearen aurrean jesarri naiz arratsalde produktiboa edukitzeko asmoz, eta blokeatuta nagoela konturatu naiz. Aspalditik gainera. Hainbeste gauza esan nahi ditut... eta ez dut era egokirik aurkitzen. Bueno, egokia bai, baina ez oso poetikoa. Buruan dudan guztia askatzea badaukat, jario guzti horren formagatik kezkatu gabe. Baina formari erreparatzen ez badiot, edukiak ez du jada ezertarako balioko. Zerbait azaldu ezin baduzu, hobe ixilik geratzea. Egia da hitzek sentimenduak apaintzeko gaitasuna dutela, baita detailetxorik t...


"Kalada bat. Luzeegia; eztula. Nire lehen aldia da, baita lagunena ere. Beste kalada bat. Oraingoan laburragoa, egokiagoa. Eztulik ez. Zaporea ez da bereziki ona, baina txarra ere ez da. Beste bat. Saiatuko naiz luzeagoa hartzen, astiro, kontu handiz. Bestela kriston azkurea izango dut eztarrian... eta, egia esan, gogorik ez daukat. Azkena hartu eta pasatu. Baloia bailitzan. Lagunak zain ditut, sentsazio berri hau bizitzeko irrikitan. Ezin dute gehiago itxaron. Azkenean! Eskumakoari eskeini diot eta pozik hartu du, emozionatuta, baina nik bezala keak trakea erre dio eta eztulka begiak gorri...


Beethoven - Symphony No. 9                                                 Bikaina!!!


Una vez más, los medios de comunicación contaminan las noticias de actualidad; y una vez más, los ciudadanos nos tragamos su mierda. Yo ya no sé si somos como los muñecos de Mari Carmen, o qué cojones pasa en el mundo, que el pensamiento único es tan exageradamente único, y además, estúpido. Algún iluminado dijo una vez que "nos mean y la prensa dice que llueve". Básicamente, eso es lo que nos está pasando. Un gran sector de la sociedad en este momento, apenas tiene medios económicos para sobrevivir. Tanto camioneros, pescadores, agricultores, peones, parados y un largo etcétera, no llegan ...



Nik ez dut gauza hauetan sinisten... baina...Mmmmmm, nik uste Nostradamusen idatzien interpretazioan dagoela gakoa... ala agian ez? Zer uste duzu zuk?


Nietzschek, Egiaz eta gezurraz, moraletik kanpoko zentzua, 1873an idatzitako saiakera ederra, hain zuzen, horrela hasi zuen: “Behin batean, eguzki-sistema zenbagaitzeko unibertso disdiratsuan, izan zen astro baztertu bat non abere adimentsuek ezagutza asmatu zuten. 'Historia Unibertsala'-ko minutu arranditsu eta iruzirtiena izan zen”. Nik ere, Nietzschek bezala, momentu iruzurtia izan zela uste dut, are gehiago, oraindik dela. Zer da ezagutza, baina? Nietzscheren ustez, ezagutza naturan existitu den izaki ahulenaren bizirauteko baliabidea besterik ez da. Inola ere ez da, Harluxet hiztegia...


amets 1456130739544

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"

Idatzi egidazu!

Liburu eta artikuluak


Blog & Roll School