Nire lehen aldia

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2008-07-13 21:34
2

"Kalada bat. Luzeegia; eztula. Nire lehen aldia da, baita lagunena ere. Beste kalada bat. Oraingoan laburragoa, egokiagoa. Eztulik ez. Zaporea ez da bereziki ona, baina txarra ere ez da. Beste bat. Saiatuko naiz luzeagoa hartzen, astiro, kontu handiz. Bestela kriston azkurea izango dut eztarrian... eta, egia esan, gogorik ez daukat. Azkena hartu eta pasatu. Baloia bailitzan. Lagunak zain ditut, sentsazio berri hau bizitzeko irrikitan. Ezin dute gehiago itxaron. Azkenean! Eskumakoari eskeini diot eta pozik hartu du, emozionatuta, baina nik bezala keak trakea erre dio eta eztulka begiak gorritu zaizkio. Barrezka hasi naiz; lehertzekotan nago. Bah! Hain barregarria ere ez da, baina ezin naiz serio jarri. Gehiago pentsatzen dudan heinean, zailago egiten zait barreari eustea. Kalada horiek euren lana egin dutela dirudi. Arraro xamar nago; burbuila baten barruan banengo bezala, hegaz edo. Dumboren zirkuko arratoi horren moduan, biak ardotan mozkortzen zirenean (ez ditut ahaztuko txikitan beldurtu eta orain hain barregarri zaizkidan elefante arrosa haiek).

Bat-batean konturatu naiz: ez da asko falta etxera afaltzen joateko. Ai ama! Uste dut ezin nautela horrela ikusi. Ez dakit ze aurpegi izango dudan, baina, apenas ireki ditzaket begiak, betazalek gehiegi pisatzen dute. Lurrean gure gorputzek marrazten zuten borobila apurtuz altxatu naiz, kotxe batera hurbildu eta erretrobisorean ikusi dut buruan neukan irudia, nire susmoak ispiluan isladatuta. Begi gorriei gutxi falta zaie guztiz desagertzeko eta hauen azpian beltzune lodituak ditut. Tira! Uda da; gurasoei deitu eta afaltzera joango ez naizena esango diet, ez dut uste arazorik izango dudanik. Espero dut beste norbait nirekin geratzea beranduarte.

Berriz heldu zait. Azkenetan dago, hiltzear (experientziadunek esango luketen bezala... barregarri xamarra...). Kaladatxo bat baino ez. Buka dezala beste batek, honek ja zapore nazkagarria du, nik ez dut atsegin. Nire aurrekoari begira geratu naiz, mmmm, uste dut ez diola onik egin... zuri-zuri dago, nahiko txarto. Bueno, gozoki bat edo besterekin pasako zaio, tentsioagatik baino ez zen izango. Mundu guztiari gertatzen omen zaio naizbait.

En fin. Apalankatuta gaude, ezin gara mugitu. Eta soilik bata eta bestearen lokartu aurpegiek barrea eragiten digute; bat hasi eta besteek ezin dugu jarraitzea saiestu, kutsakorra da. Nahi gabe barre egitea. Hori da onena. Gure energia guztia barrezka askatzea, etxera sentsazio onez heltzea. Neurona artea dopamina delako hori dantzan ibiltzea. Probatu dut eta gustatu zait... barrea, burbuila... hegaldia, hodeiak... Errepikatu beharko. Pasa barik, noski."

ozly

ozly 2008-07-14 22:14 #1

Gustatu zait deskripzioa.
Lehenbizikotan halaxe gertatu ohi da, baina nik beti izan dut gaua lagun aldi horietan.
Hala ere, horren ondoan (eta argi gera dadila: enaiz askotan horrelakoak egiten dituenetakoa) beti iruditu zait sentsazio harrigarriagoa erre beharrean marihuana bizkotxoak edota txinazko gailetak jatearena.
Zer esanik ez, efektua egiten duenean, zenbait perrexiko jatea...
Disfrutatu uda!!

Sugoi

Sugoi 2008-07-15 19:50 #2

Egia esan behar badizut oraindik ez dut txokolatea txokolatearekin probatu, ez tarta, ez madalena, ez gaileta ez ezer, baina badira gogoak, jejeje. Eta perretxikoak, bueno, aukera ziurra dira, baina garaia oraindik ezartzear dago.

Ondo pasa zuk ere!

Utzi iruzkina: