ametsen atzetik nabil hegan

...baina ihes egiten didate gehienetan...


Aspaldi galdu genuen askok itxaropena, aspaldi erabaki mundua hobetzea ezinezkoa dela. Marinaledako herritarrek ez dute agian mundua konpondu, baina ezin zaie ukatu aurrera eraman duten borroka ederra. Eduardo galeanok dio: "Ella está en el horizonte. Me acerco dos pasos, ella se aleja dos pasos. Camino diez pasos y el horizonte se corre diez pasos más allá. Por mucho que yo camine, nunca la alcanzaré. ¿Para qué sirve la utopía? Para eso sirve: para caminar."Hemen Marinaleda herriaren webgunea, beraiei buruz gehiago jakiteko, borrokalari batzuk ezagutzeko. Eta nahi izanez gero, haiekin kont...



Gaur klaustroa burutu behar zen Leioako kanpusean. Ikasleek protestak burutu dituzte eta ertzainak eta segurtasun indarrak gogor oldartu dira beraien aurka, 4 gazte atxilotuz. Hemen dokumentu grafiko batzuk (gehiago lortzen dudan heinean joango naiz eguneratzen):Handiago ikusteko klikatu argazkietan.Argazki gehiago. Gaztesarea.Argazki gehiago. El correo.IA (Ikasle Abertzaleak) eta PATen (Presoen Aldeko Taldea) prentsaurrekoakBerriaGaraEl PaisEl CorreoDeia


En este comentario se tratará el libro de Richard Sennett, La corrosión del carácter, más concretamente, los capítulos seis y siete, 'La ética del trabajo' y 'Fracaso' respectivamente. En el primero de los capítulos Sennett hace un repaso de la historia de la administración del tiempo en lo que al trabajo se refiere, dando explicación así a la moderna ética del trabajo, la cual se basa en el equipo. Según Hesíodo, el uso auto disciplinado del tiempo era antiguamente una necesidad, se podría decir que los campesinos, en aquella época, eran esclavos de la tierra. Más tarde Virgilio entendió...


Atzera eta aurrera nenbilen ohean, lo hartu ezinik. Zergatik ote bihotza, ziztu bizian taupadaka? Kalera bajatu naiz, gauaren ixiltasunaz gozatzera eta, akaso, nerbioak baretu asmoz. Bihar goizean klasera joan beharrak gehiago urduritzen nau, ezingo dut begirik ireki...Pijama daramat soinean eta ez zait inporta, inor ez dago orain kalean. Denak ametsetan egongo dira, ohean, manten artean babesturik, berotasunaren goxoa... hemen ordea, hotz da. Hezetasuna azkenengo hezurreraino sartzen zait, eta ezin kontrolaturiko dardarek idazten jarraitzea zailtzen didate... baina nolabait lasaitu behar n...


Panfleto bat idatzi nizun kondenatu nahi banauzu injustiziarik kometa ez dezazun. Gure herriak ez dauka kondairarik. Pobrea da. Ez dauka pirata koxkor pare bat langile sofritu batzuk, muga zentzugabe asko, mila zorigaizto besterik. Ez da gutxi. Euri gortina batek ixten du gure kalendarioa. Ez, ba, bilatu kondaira unibertsalen liburu handietan gure inperiorik. Aginako zero bat zen gure inperio guztia. Ta euskalduna konforme zegoen. Ta libre izan nahi zuen. Baina libre izatea gauza ikaragarri zaila da Marx bat edo 1789 bat izan ez duen herri zorigaiztokoarentzat. Zerekin ...


Mano de pianista. Superpepelu.Txarrena zalantzan egotea da.Zein ote erantzuna...Bai ala ez? Ez dakizu.Eta erretzen zaitu horrek.Ez. Txarrena galdetzea da.Hori da. Ez duzulako jakin nahi.Nolabait badakizulako,Eta ez zaizu batere gustatzen.Horregatik ez duzu galdetzen,Entzun nahi ez duzuna entzun behar ez izateko.Eta itxaropena bizirik mantentzeko.Ziur ez dakizulako,Eta ziurtasun ezak lekua uzten diolako esperantzari.Hau txikia bada ere, oso.Guztiei gertatzen zaie.Gizakiaren ezaugarria, itxaropena ez galtzea.Inmanentea. Bestela, ezer ez zaigu gelditzen.  Zalantzak erretzen...



Atzo, goizeko zazpiak aldera nire lehen bi lehengusinak jaio ziren, nagusia Naia, eta txikia Aroa, baina bueno, segundu batzuetako aldea baino ez dute, bikiak dira ta (antzarik ez duten horietakoak). Jendea asko harritu ohi bada ere, orain arte ez dut lehengusu-lehengusinarik izan, agian ama eta aitak gazte izan nindutelako eta biak direlako anai-arreben artean zaharrenak, zerikusia izango du, bai.     :)Gaur egon naiz gurutzetan izeko ta gure umetxuak ikusten, beraiek euren amatxu baino askoz gustorago, ez zeukaten eta mintzen zituen punturik. Txiki txikiak dira, badiru...


amets 1456130739544

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"

Idatzi egidazu!

Liburu eta artikuluak


Blog & Roll School