INSOMNIA
Atzera eta aurrera nenbilen ohean, lo hartu ezinik. Zergatik ote bihotza, ziztu bizian taupadaka? Kalera bajatu naiz, gauaren ixiltasunaz gozatzera eta, akaso, nerbioak baretu asmoz. Bihar goizean klasera joan beharrak gehiago urduritzen nau, ezingo dut begirik ireki...
Pijama daramat soinean eta ez zait inporta, inor ez dago orain kalean. Denak ametsetan egongo dira, ohean, manten artean babesturik, berotasunaren goxoa... hemen ordea, hotz da. Hezetasuna azkenengo hezurreraino sartzen zait, eta ezin kontrolaturiko dardarek idazten jarraitzea zailtzen didate... baina nolabait lasaitu behar nuen.
Zigarro bat daukat lagun gau bakarti honetan. Birikak ke zikinez betetzen ditut, ahalik eta gehien, eta gero, hustean, aire hotza hau kutsatu egiten da. Arraroa oso, nik ez baitut erretzen eta, hala ere, kaka honek baretzen nau.
Urrunean kotxeak entzuten dira. Ez al dira logure haien gidariak? Agian, etxera heldutakoan ohea ukitu eta begiak itxi bezain laster lo sakonean sartuko dira. Edo igual ez. Agian ni bezala dabiltza eta lasaitzeko kotxean bueltatxo bat ematea erabaki dute. Nik baina, ez daukat ez kotxerik eta ez karnetik. Gustora nago horrela, dena den.
Beste zigarro bat piztu, paseo labur bat eman eta gelara joango naiz, ea zortea dagoen probatzera. Berandu da eta ez dut gehiegi luzatu nahi. Erlojuak ez du minuturik barkatzen eta aurrera jarraitzen du erruki gabe. Beraz, ohean sartu, mantaz ondo tapatu eta lo egingo dut. Ziur. Edo, hori espero dut behintzat.
Iruzkinak
amaiur 2008-04-27 19:45 #1
buf zenbatetan sentitu ote naizen horrela... horren modu dotorean azaltzen jakin ez arren (dena esan behar bada)

geroz eta gehiago gainera, geroz eta galduago ote gaudenaren seinale?

portzierto, ze gauza polittak dituzun jarriak

Utzi iruzkina: