Kategoria: insomnioa
Atzera eta aurrera nenbilen ohean, lo hartu ezinik. Zergatik ote bihotza, ziztu bizian taupadaka? Kalera bajatu naiz, gauaren ixiltasunaz gozatzera eta, akaso, nerbioak baretu asmoz. Bihar goizean klasera joan beharrak gehiago urduritzen nau, ezingo dut begirik ireki...Pijama daramat soinean eta ez zait inporta, inor ez dago orain kalean. Denak ametsetan egongo dira, ohean, manten artean babesturik, berotasunaren goxoa... hemen ordea, hotz da. Hezetasuna azkenengo hezurreraino sartzen zait, eta ezin kontrolaturiko dardarek idazten jarraitzea zailtzen didate... baina nolabait lasaitu behar n...