Buelta bat. Beste bat. Alboz. Ahoz bera. Ahoz gora. Jarrera fetalean, hankak jasota. Hankak luzatuta. Kuxinaz. Kuxinik gabe.  Urduritasuna, desesperazioa, haserrea eta tentsioa. Eta lepoko min ikaragarria. Beste ordu erdi beranduago. Kaka!Hiru t'erdiak. Laurak. Lau t'erdiak. Bostak. Bost t'erdiak... jada ez dut lorik egin nahi. Aspertu naiz. Nazkatu. Azkurea daukat begietan. Ezin zabaldurik dabiltza, itxi nahi nituenean erresistitu duten era berean. Koltxoi puta honen errua ote?"Always look on the bright side of life!" zioten Monty Pythonek abesti batean. Mmmmm... bale, gaurko eguna lu...


Atzera eta aurrera nenbilen ohean, lo hartu ezinik. Zergatik ote bihotza, ziztu bizian taupadaka? Kalera bajatu naiz, gauaren ixiltasunaz gozatzera eta, akaso, nerbioak baretu asmoz. Bihar goizean klasera joan beharrak gehiago urduritzen nau, ezingo dut begirik ireki...Pijama daramat soinean eta ez zait inporta, inor ez dago orain kalean. Denak ametsetan egongo dira, ohean, manten artean babesturik, berotasunaren goxoa... hemen ordea, hotz da. Hezetasuna azkenengo hezurreraino sartzen zait, eta ezin kontrolaturiko dardarek idazten jarraitzea zailtzen didate... baina nolabait lasaitu behar n...


Azken iruzkinak