Abesti hau ikaragarria da...
Saretik nenbilen buelta bat ematen, ikasten egon beharrean, eta blog honetan bideotxo bat aurkitu dut. Egia esa, polita iruditu zait, eta gainera kate ederra eratu du, hainbat pertsonaren erantzunak jaso dituelarik. Nik ez dut behar bezala erantzungo, ez dut bideo bat grabatu eta youtuben eskegiko, lotsatiegia naiz horretarako, baina ez da bakarrik horregatik. Nik zer sentitzen dut? Ez dakit, zail xamarra da hitzen bidez sentitzen dena adieraztea, zaila da holako galdera zehatza erantzutea, baina tira, saiatu beharrean gaude, nire sentipenen antza duen zerbait irudikatzeko baino ez bada ere...
Azkenaldian nahiko nostalgika nabil, aspaldiko serie eta marrazki bizidunak gogoratzen, baita milaka aldiz ikustako disneyren pelikula mitikoak ere. Zenbat oroitzapen... eta zenbat ordu telebistaren aurrean!!! Bueno ba zuei nostalgia hau ere apur bat kutsatzeko interneten aurkitutako bideotxo hau. Pentsatuko duzue nik agian ez nituela ikusi bertan agertzen diren serie asko, ez baitira nire garaikoak, baina denok ezaguna da gauzak telebistan errepikatzeko daukaten joera, horregatik, hiruzpalau serie kenduta bideo honek erakusten duen guztia ikusi dut. Benetan, zenbat ordu pantailari begira.....
Aspaldi hasi ziren hurbiltzen azterketen mamuak... normalean nik nahikotxo ikasten dut eta prestatuta egoten naiz azterketa egunerako. Aurten baina, ez dut ezertxo ere egin, egia esan, alfer alfer eginda ibili naiz eta egindako lana batxilerrean egin behar izan nuenaren erdira ere ez da heldu... horregatik azterkeak hurbiltzen joan diren heinean, ni ere gero eta urduariago ibili naiz. Abenduan jada pentsatu nuen bazela garaia liburu bat irekitzeko, jada ez nagoela batxilerren eta damutuko nintzela lehen bailehen zerbait egiten ez banuen, gutxi izanda ere. Baina... zenbat eta urduriago ordua...
Punky BrewsterMaybe the world is blind, Or just a little unkind. Don't know. Seems you can't be sure Of anything anymore. Although, You maybe lonely and then, One day you're smiling again. Every time I turn around, I see the girl that turns my world around. Standing there... Everytime I turn around, Her spirit's lifting me right off the ground. What's gonna be?Guess we'll just wait and see.
Esan beharrik ez dago bizitzan garai kritiko ugari dagoela. Nire bizialdia labur xamarra dela eta gutxi bizi izan ditut, 'gutxi' hitza erabiltzerik ere baldin badago. Iaz, ingelerako klase batean adinik onena eta txarrena zein ziren eztabaidatzea tokatu zitzaigun... gelako gehienek haiek zuten adina onena zela pentsatu zuten, 17 urte, hori zen haien aburuz dudarik gabe garairik onena, eta txarrena... ba zahar eta ximurtuak gauden momentua, noski. Astakeria iruditu zitzaidan egia esan, bai, astakeria galanta. Gure adina onena? Zahartzaroa txarrena? Bale, zahartzaroaz agian ezin dezaket ezer ...
Amets paregabe batetik esnatu berri naiz. Normalean ez ditut ametsak gogoratzen, eta egia esan, amorrua ematen dit. Amorrua ematen dit nik amestea maite dudalako, izan ere, ametsek beste mundu batean murgiltzeko aukera ematen dute, eta mundu hori, bertan murgilduta zauden bitartean, mundu hau bezain erreala da. Gaur goizean nire bigarren mundua mundu posiblerik zoragarriena izan da. Egia da esantzean pena txiki bat sentitu dudala, erreala etzelako. Baina pentsatu dut, amesten egon naizen bitartean zein pozik egon naizen, zein ondo sentitzen nintzen. Oraindik ere sentitzen dut poztasun hori,...