"Egun on, entzule. Ez dakit Euskadi Irratiaren entzuleen artean zenbat diren ETAkoak edo ETAn sartzea erabakita daukatenak edo ETAk segi egin behar duela uste dutenak edo ETA beharrezkoa dela ziur daudenak. Are gutxiago dakit une honetan entzuten ari direnen artean zenbat ote diren ETAkoak. Zu hala baldin bazara –entzule – esan nahi dizut arrazoi duzula hemen herritar asko bere eskubide zibil eta politikoetan zapalduta daudela diozunean. Arrazoi duzu hemen poliziek atxilotuekin torturak eta tratu txarrak erabiltzen dituztela diozunean. Arrazoi duzu diozunean gaixotasun larriak dauzkaten pr...
Gorroto ditut muxu gezurtiak, ilusioa pizten dutenak, eta geroago aurpegian ukabilkada ematen dutenak. Hitz hutsak, belarriak loraz betetzen dituztenak bihotzera heldu ezinik, izaera faltan. Jasotako laztan galduak, inkontzienteko ahazten ditugunak oroitzapen ona ez direla eta. Mintzen duten gezurrak...Gorroto ditut zure koldarkeria eta zure zinizsmoa, hainbatetan antzeztu duzun erru sentimendua, lotsa. Horren beharrik ez duzu inoiz izan... Zure jolas krudela, erantzunik eza. Erakutsi duzuna iku...
Urrun joan nahi dut. Nire mamuetatik aldendu. Erru eta inpotentzia sentimendu hauetaz desegin, zulo sakon batera bota, lurperatu. Ez dut inorekin zorrik izan nahi. Eta inorekin esaten dudanean inorekin esan nahi dut, berdin zait nondik datorren laguntza, bueltan itzultzeko beharra sentitzen badut. Ez dut nahi laguntza hori. Baina ez daukat besterik, onartu ala zubipera, horiek dira aukerak. Dena batera egin ezin delako, eta absurdora kondenatua egon nahi ez dudalako. Askea zara! Aukeratzea badaukazu... egia da. Zelako aukerak baina! Kaka! Gorroto dut adin hau, gorroto ditut dependentzia...
...eta zure ausentziak dena betetzen du gaur, harezko erlojua, basamortua... (Peiremans) Gaur zutaz gogoratu naiz, eta aspaldiko zenbait sentimendu gaurkoak balira bezala bizi izan ditut berriz. Ilusioa, hori zen nagusi, neska nerabe baten ilusioa, eta ondoren, desilusioa. Mina eta tristura. Zugan pentsatzen gelditu naiz gaur, zurekin pasatako momentu gutxi horiek oroituz, poza berpiztuz. Baina orainera itzuli behar izan dut, eta konturatu naiz ez dudala ulertzen. Ez zaitut ulertzen. Ez dizut ezer eskatu, eta hala ere, ez gogor batez itxi didazu atea, edo zenidan, berdin du. Ahaztu...
Hace dos años, cuando terminaba una charla para un grupo de parejas conté, como suelo hacer, un cuento de manera de regalo de despedida. Para mi sorpresa, esta vez, alguien del grupo pidió la palabra y se ofreció a regalarme una historia. Ese cuento que quiero tanto, lo escribo ahora en memoria de mi amigo Jay Rabon.Esta es la historia de un hombre al que yo definiría como un buscador...Un buscador es alguien que busca, no necesariamente que encuentra.Tampoco es alguien que, necesariamente, sabe que es lo que esta buscando, es simplemente alguien para quien su vida es una búsqueda.Un día, é...
Mendi bat. Bertan, argiak. Residentzia. Residentzia hutsa. Hutsa ez. Hemen nago ta. Lehiotik begira, eta idazten. Hotz egiten du. Baina ni bero naiz. Negua ezin da ikusi. Senti daiteke. Bistak ez du beti laguntzen... Noretzako argiak? Hutsik kalea. Ez kotxerik, ez jaberik. Ezer ez. Argi baliogabeak. Energia. Ez dut ulertzen energia, betierekotasuna. Eta big banga? Ere ez. Nondik sortu? Nondik?Beti be...
Zer naiz?Gorputz bat. Mekanikoa? Ez guztiz.Ta? Nor naiz? Denak. Denak?  ...
Umetxo bat naiz, oraindik ere, umetxo bat naiz. Hamazortzi urteko pertsona 'heldu' baten barnean preso dagoen haur jostari eta babesgabea, negartia, alai eta tristea. Arduraz jantziriko aurpegia daramat, inolako laguntzarik behar ez duenaren itxura eman nahi dut, baina umeek laguntza behar dute beti. Ez dakite euren kabuz bizitzen. Nik teoria badakit, baina gero izugarri kostatzen zait. Eta norbait behar dut ondoan, babesa eskeiniko didan norbait...Baina mundu guztiak egiten du alde, edo ni izango naiz agian ihes egiten duena. Ez dakit. Baina azkenean neure burua bakarrik ikusten dut, esan...
Ez ditut gabonak gehiegi gustuko. Badakit jende guztiak gauza bera esaten duela... baina, eta zer? Nik behintzat ez ditut gustuko, eta egia borobila da. Lehen bai, lehen atsegin handiz pasatzen nituen orduak familian batuta, eta orain ere oso ondo nagoen arren nire senideekin, ez da berdina, jende asko falta baitzait. Ez zaizkit gabonak gustatzen falta direnengatik, ez zaizkit gabonak gustatzen ez daukatenengatik, ez zaizkit gabonak gustatzen gezur kontsumistengatik... Baina gaur nire amamaren etxetik irten naiz eta honantz abiatu naiz, nire etxerantz, ohera sartu eta lokartzeko asmoz. Gora...