24

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-12-25 01:41

Ez ditut gabonak gehiegi gustuko. Badakit jende guztiak gauza bera esaten duela... baina, eta zer? Nik behintzat ez ditut gustuko, eta egia borobila da. Lehen bai, lehen atsegin handiz pasatzen nituen orduak familian batuta, eta orain ere oso ondo nagoen arren nire senideekin, ez da berdina, jende asko falta baitzait. Ez zaizkit gabonak gustatzen falta direnengatik, ez zaizkit gabonak gustatzen ez daukatenengatik, ez zaizkit gabonak gustatzen gezur kontsumistengatik...

Baina gaur nire amamaren etxetik irten naiz eta honantz abiatu naiz, nire etxerantz, ohera sartu eta lokartzeko asmoz. Gora begiratu dut segundu batez, eta perfekzioa existitzen ez dela jakinda ere, olentzerok zeru ezinhobea ekarri digula pentsatu dut, oraindik badaukalako ume bat barnean, bizi-bizirik dagoena, portzierto. Ilargi borobila, izar disdiratsuak... hodei bat bera ere ez zen goialdean ageri, eta gaueko astroek ikaragarrizko indarra erakusten zuten nire begiak argituz. Polita izan da. Beste opari bat, dudarik gabe. Opari ederra, noski.



PD: batzuetan idatzi berri dudana irakurri eta tenteldu egin naizela pentsatzen dut, baina en fin, hori ere ni naiz! 

                                        Eguberri on guztioi!!!


Utzi iruzkina: