Kategoria: zerua
Ez ditut gabonak gehiegi gustuko. Badakit jende guztiak gauza bera esaten duela... baina, eta zer? Nik behintzat ez ditut gustuko, eta egia borobila da. Lehen bai, lehen atsegin handiz pasatzen nituen orduak familian batuta, eta orain ere oso ondo nagoen arren nire senideekin, ez da berdina, jende asko falta baitzait. Ez zaizkit gabonak gustatzen falta direnengatik, ez zaizkit gabonak gustatzen ez daukatenengatik, ez zaizkit gabonak gustatzen gezur kontsumistengatik... Baina gaur nire amamaren etxetik irten naiz eta honantz abiatu naiz, nire etxerantz, ohera sartu eta lokartzeko asmoz. Gora...