zulde.wordpress.comNahikoa da asteburu batean etxera ez bueltatzea, zure bizileku berri desertuan bakarrik gelditzea, tristura bisitatxo bat egitera etor dadin.Konturatzen zara zein zailak diren batzuetan sinpleak ziruditen gauzak, eta zer nolako kontraesanetan eror daitekeen bat erraztasun ikaragarriz. Hainbeste urtetan desiratutako bizia eskuartean daukazu eta ez dakizu nahi beste gozatzen, ez zara fruitu exotiko berriari zuku guztia ateratzeko gai. Eta horek zeharo erretzen zaitu.Leihotik begira geratzen zara, begirada gaduaz, bere bizitza arineketan pasatzen ikusi duen agurea bazinalez,...
Justo aurreko poematxoa (nolabait deitzeagatik) gehitu diodanean blogari 10.000 bisita markatu ditu kontadoreak... weeeeee, 10.000!!!Bueno bale, agian gehienak nik egin ditut, baina eta zer? Ilusioa egiten dit, eta grazia ere, a ze kasualitatea!
Mila argi gauaren bakardade iluna apurtzen: hiria, jendea, mugimendua.Zuhaitzen gainetik orroka altxatzen diren mila argi.Izarrez apaindutako zerua, malkoz zipriztindutako kartulina beltz baten gisan ikustea galerazten didaten argi bihotzgabeak.Ilargiari barre egiten dioten argi krudelak, beren disdirarekin dena argitzen dutenak.Gure satelite amultsuaren indar zuri hori, ezereza bailitzan uzten dutenak.Eta ilargia, depresioan sartu da haien erruz.Askotan lotsatu egiten da eta ez du hodeien artean aurkitutako ezkutalekutik gehiago irten nahi.Batzuetan baina, adorez janzten da eta denon aurre...
Voces contra la globalización zazpi atalez osaturiko serie dokumentala da, benetan merezi du ikustea. Ez dut azalpenik emango, izenak berak esaten baitu esan beharreko guztia. José Saramago, Manu Chao, Eduardo Galeano eta beste hainbat pertsona aipagarri irteten dira bideo hauetan hizketan. Gomendagarria, zalantza barik.Los amos del mundo La estrategia de Simbad El mundo de hoy Un mundo desigual Camino de la extinción La larga noche de los quinientos años El siglo de la gente
Gobernu espainoleko Diputatuen kongresuak, Espainiak egiten dituen arma esportazioen informaziorik ez emateko lege bat onartzeko eztabaidatzen ari da. Estatu Batuek ere, munduko arma esportatzaile nagusiak izanda, ez dute informazio hori ezkutatzen. Zein da Espainiaren beldurra?Ez zaizu sinatzea ezer kostatzen!
La carta de Lord Chandos (ensayo)En este escrito Hugo von Hofmannsthal, nos hace llegar una crisis que no sólo fue vivida por él sino también por muchos de sus contemporáneos, una crisis del lenguaje que marcó un antes y un después en la Viena de fin de siglo. No obstante, no lo hace directamente, sino que escribe para ello un relato de ficción creando el personaje de Lord Chandos, un joven que se había dedicado a la poesía para después dejarla a un lado, quien escribe una carta a Francis Bacon explicándole las causas de su silencio. Es esa carta la herramienta de Hofmannsthal para transmit...
Bueno ba, lana lortu dut. Ez dakit nire burua zoriondu edo sentitzen dudala esan... momentuz zoriondu egingo dut, oraindik alde positiboa baino ez baitut begiztatzen: dirua. Formakuntza ikastaro bat egin behar dut lehenengo, zortzi egunekoa, eta gero ja, euskaltelentzat egingo dut lan, interneteko arloan, zerbitzu teknikoan. Antza telemarketing lana omen da esklabuena, langilea gehien esplotatzen dutenetarikoa... baina zer egingo diot, horrela dago kontua, esperientziarik ez daukat ezertan eta momentuz titulaziorik ez, beraz, aguantatu beharko. Hor nabil begiratzen zenbat konbratuko ...
...amodioaz maiteminduta nabilbaina berak ez du nirekin ezer nahita triste jartzen naiz......eskatzen diot ez izkutatzekobaina gustatzen zaio horrelanirekin jolastea......eta itzaletik esaten dit xuxurlaka'ez jarraitu', 'ez etorri bila'nik aurkituko zaitut nahi dudanean......sinistu egiten dut, lasai,eta nire bakardadeaz gozatuamodioaren etorrera itxoiten dudan bitartean...