Tristura etorri zait bisitan

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-10-27 13:27
5

zulde.wordpress.com

Nahikoa da asteburu batean etxera ez bueltatzea, zure bizileku berri desertuan bakarrik gelditzea, tristura bisitatxo bat egitera etor dadin.

Konturatzen zara zein zailak diren batzuetan sinpleak ziruditen gauzak, eta zer nolako kontraesanetan eror daitekeen bat erraztasun ikaragarriz. Hainbeste urtetan desiratutako bizia eskuartean daukazu eta ez dakizu nahi beste gozatzen, ez zara fruitu exotiko berriari zuku guztia ateratzeko gai. Eta horek zeharo erretzen zaitu.

Leihotik begira geratzen zara, begirada gaduaz, bere bizitza arineketan pasatzen ikusi duen agurea bazinalez, pentsatzen... zein erraza zaien batzuei saltsa guztietan inolako erreparorik gabe sartzea, bizi berriari hasiera bere osotasunean ematea... eta une batez, enbidia sentitzen duzu. Nahi zenuen bezala, gehiegi komentzitzen ez zaituzten giroetatik urruntzen zara, erosoago hartuko duzun beste anbienteren bat bilatzeko asmoz... baina ez duzu ezer aurkitzen, izan ere, ez dakizu ezer bilatzen.

Badakizu halere, ez dela aukera falta, argi dago hori, adore falta baizik. Ez zara inorekin ausartzen, benetan ez behintzat. Pentsatzen duzu denborak egoera aldatuko duela, gutxinaka, eta agian horrela izango da, agian bai. Itxaropena galtzen den azkena izaten omen da, pandoraren kutxan gelditu zena, gure ahoari irribarre keinu bat oparitzeko edo. Dena den, ezin ahantz dezakezu ezinegon sentsazio hori.

Jakin, badakizu hobeto zaudela orain lehen baino. Lekua atseginagoa zaizu, eta bizi ere, lasaiago bizi zara. Bakardeadeaz gozatzen duzu, ona baita bakarrik egotea ere. Baina saihestezinak dira ahultasun momentuak, batzuetan buru gainetik pasatzen diren ekaitz-hodei grisak ezin dira desagerrarazi. Antza naturala da, beraz, ez dago zertan kezkatu. Ez al da ba ezinezkoa, beti zorionak besarkatua sentitzea?

Blath

Blath 2007-10-27 18:56 #1

Tristuraren bisitak ez dira txarrak guk nahi dugunean etortzen badira. Kontrakoa gertatzen denean izaten dira komeriak...

Zenbaitetan izaten den adore falta, ausardia eza... Nire hitzak aurkitu ditut zure lerroetan! ze ironia...

Blog ederra duzu Sugoi! Segi horrela!

Amuitz

Amuitz 2007-10-28 02:35 #2

Itxaroten jakitea, ah zer zientzia!
Hodei beltz horiek botako dute kazkabarra, eta gero atertuko du, ezinbestekoa da.

Sugoi

Sugoi 2007-10-28 08:40 #3

Ba bai, hori da nire esperantza... ;)

Opositivo

Opositivo 2007-10-29 16:37 #4

Esfortzua egin beharkot azaroan hodei beltzek har ez zaitzaten... Zer iruditzen zaizu 17an?

Sugoi

Sugoi 2007-10-31 08:15 #5

Azaroaren hamazazpia? mmmm... oso ondo!

Utzi iruzkina: