Carlos Blanco ¿niño prodigio?

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2008-10-23 10:54
2

Atzo arte ez nuen tipo honen existentziaren berririk eta wenderi esker 'ezagutu' dut. 1986an jaio zen eta zazpi hilabeterekin hasi zen berbetan; bi urte beteta irakurtzen ikasi zuen eta bost-sei urterekin biologia, astronomia, geologia eta historiako bere lehen lanak idatzi zituen. Eta abar eta abar. Horrek nahiko esaten baitu bere gaitasun intelektualari buruz. Dudarik gabe agian ez dauka hainbesteko meritua tipo hau genio bat izatea, azken finean, bere geneetan idatzita dago. Baina kontutan hartzekoa iruditzen zait hain txikitatik jakituriarekiko agertu duen interesa eta nola jakin duen bere habilidadeak ahalik eta gehien aprobetxatzen. Gehiegi agian, bizitza akademiko batez gain bizitza sozial bat ere aurrera eraman ahal izateko, baina tira. Nire asmoa ez da mutil honi daukan balioa kentzea, baina zalantzan jarriko ez dudan bere genialidadean, hala ere, hutsuneak ikusten ditut, eta ez bereziki txikiak. Horiek aipatu aurretik, baina, bere bideo bi, bat hamahiru urterekin ta beste bat duela oso gutxikoa, 23 urterekin:

Uste dut hitz egitean bere diskurtsoa soberbiaz betea dagoela, prepotente itxura ikaragarria ematen du. Gainera ez dirudi gustatzen zaionik inork hitz egiten ari denean moztea, arazoa da hitz egiten ari dela denbora guztian. Oso azalpen onak ematen ditu, hori argi daukat, baina ez zait entzuteko gaitasuna duela iruditzen, badirudi berak esaten duela baino ez zaiola interesatzen; inork baino gehiago dakiela pentsatuko balu bezala. Baina nire ustez bere genialidadean hutsunerik handiena isiltasuna da. Hain azkarra izan jakin beharko luke jakituria garrantzitsua dela, hitz egitea garrantzitsua dela, baina isiltasunak garrantzi berbera duela.

Bukatzeko gauza bi ez ditut ulertzen. Oso azkarra eta gainera kultua izatea halabeharrez doa beti pedanteriaren eskutik lotuta? Joder, ezinezkoa al da genio batek era 'normal' batean hitz egitea? Eta janzkera ere, horren pastelosoa izan behar al da? Beharrezkoa da benetan horrelako pertsona batek PP-ko militante sutsu baten itxura izatea? Ez dut ulertzen...

Dena den, hau aurreiritzi bat besterik ez da, baina, pedantea izanda ni bebai, Kantek esaten zuen a priorizko ezagutza oro dagoela aurreiritziak baldintzatuta... edo holako zehozer...

Niretzako oharra: artikulu honetaz ikasi. Ez genioa naizelako, noski, baizik eta nik ere isiltzen ikasi behar dudalako (bidean badago ere :)

balaklaba

balaklaba 2008-10-23 13:04 #1

Memoria eta Hizketarako gaitasun ikaragarria! Ze ona!

Lehen bideoan (ume) jakintsu bezala daukate filosofiaren historiaz hitz egiten, eta bai horrelako "toke" bat dauka begiradan non nabari zaion agian "nik inork baino gehiago dakit" (edo antzeko zerbait) pentsatzen ari dela. Edozein haur harrotuk edukiko lukeen begirada hain zuzen. Kontua da ume normal batek "yo tengo dos canicas y tu ninguna" esango ligukeela eta horrek bost axola helduagoei. Baina zer gertatzen da haur puta horrek esaten badigu, "nik zuk baino historia gehiago dakit eta zuk baino hobeto hitz egiten dut". Ba horrek agian izorratu egiten gaituela (batez ere historian lizentziatuak bagara) eta bere jazkera itsusia dela eta "búscate un amigo" bezalako aholkuak ematen hasi gaitezkela. "Hay cosas más importantes que la historia nene, que yo tengo y tu no". Nola eraso bestela?

Bigarrenean askoz tipo erakargarriagoa ikusi dut, barrezka eta kameren aurrean egoten dakiena. Zuk esan bezala oso azalpen onak ematen ditu, hau da, erraz ulertzekoak eta oso hizkuntza garbian eta zuzenean. Ez zait pedantea iruditu. Agian lehenengo bideoan bai, harroputz begirada zuela iruditu zaidalako, baina agian betaurrekorik gabe zegoelako zen... Jantziak lehenengo bideoan ume repipiarenak (ziurrenik programako zuzendariek aukeratuak) eta bigarrenean, sin más, aurkezleak zeramatzan jantzien antzekoak. Nik nahiago hala ere aurkezlearenak (eleganteagoak dira).

Ez dute tipoa isilik egoteko eramaten telebistara. Tipoak hitzegiteko gaitasuna harrigarria dauka eta hori erakustera joaten dela esango nuke.

Ikaragarriak bideoak. Nik 13 urterekin 3 gauza bakarrik nekizkien esaten: pelota, frontoia eta palmera de bollo.

Sugoi

Sugoi 2008-10-23 14:21 #2

Bai, antza hizketarako gaitasun ikaragarria agertzen hasi zen urte bat zuenean jada, ikaragarrizko bokabularioa erabiliz. Sinestezina da. Baita bost-sei urterekin astrofisikako lanak idaztea ere... arlo hori ez da txorakeria. Dena den uste dut leku ezberdinetan aritzeko erregistro ezberdinak erabili behar direla, formalidadea ez da berdina konferentzia batean (hamabi urterekin eman zuen lehenengoa), Crónicas Marcianas saioan filosofia eta beste hainbat gairi buruz hitz egitean edo Buenafuentek elkarrizketa bat egitean. Erabili behar den hizkuntza eta formak ez dira berdinak, eta ikuslego edo entzulegoa ere ez da berbera. Beraz, norbait aspertu nahi ez baduzu zenbait esparrutan, edo hizkuntza pobrea duzulako sentsazioa eman nahi ez baduzu beste zenbaitetan, egokitu behar zara. Uste dut guraso askoren akatsa dela beren seme-alabek dohai bereziren bat dutenean komunikabideetara eramatea, dohai hori saldu nahi balute bezala. Egia esan, prepotenteagoak dira gurasoak euren harribitxia munduari erakutsi nahi izateagatik, baina bueno. Niri ondo etorri zait, orain ari bainaiz Descartes ematen, jejeje.

Ez eduki honetaz zalantzarik. Ume honek kriston inbidia ematen dit bere gaitasunengatik, eta inoiz ez naizelako helduko bere jakintza akumulazio mailara, hamar bat urteko bentaja darama eta bere abiadura nirea baino hamar aldiz handiagoa da, baita bere dedikazioa ere. Gustatuko litzaidake berak hamabi urterekin kontrolatzen zituen gaiak nik gaur egun kontrolatzea. Baina guk berarekin konparatuta dauzkagun defizientziak lez, berak ere bai, bereak ditu. Emozionalak eta sozialak batez ere. Ez da oso atsegina eskolan zure interes berdinak dituen inor ez aurkitzea. Denek pentsatzen dutelako pelotan, frontoian eta palmera de bollon. Hori ere polita da, zure buruan pelota eta frontoiarentzako lekua bakarrik edukitzea, edo kolunpioentzako edo bueno, berdin zait. Haurtzaroa polita da. Eta ez dirudi beraz horrelakorik izan duenik. Hori pena bat da.

Txikia nintzenean amak entzuten bazidan esaten "yo tengo dos canicas y tu solo una", ziur egon berriro ez nuela esango, botako zidan bronkarekin gogoak kenduko zitzaizkidan. Hala ere, arrazoi duzu, adin horretan normala da. Baina jarraitzen du pedantea ematen, nire ustez, bigarren bideoan ere. Pertzepzio kontua. Badirudi barrokotik atera dela hitz egiteko eragatik... hain adornatua, errekargatua... ez zait gustatzen. Baditut irakasleak bere jakintza mailan egongo direnak (jubilatzekotan ia, denbora gehiago izan dute), eta ez dute horrela hitz egiten. Eta ez dute nekatzen.

Berriro esaten dut, sinestezina iruditzen zaidala horrelako jendea existitzea, eboluzioaren hurrengo pausua dirudite. Baina, denok eman nahi genukeen pausua? Ez dakit. Ez da jakituria mundu guztiak bilatzen duena. Galdetzen badidazu ea nire haurtzaroa salduko nukeen berak orain dakiena jakiteagatik ez nuke jakingo erantzuten, oso tentagarria baita eta aldi berean oso ondo pasa nuen txikitan. Jolasten. Beste barik.

Ez zaitez erratu. Inbidia diot bai, baina ez daukat bera genio bat izatearekin arazorik. Admirablea iruditzen zait. Dena den niri gustatzen zaidana ez da jendea laudatzea... akatsak bilatzea baizik. Akatsak baino hutsunean. Ikus dadin guk gureak ditugun moduan berak ere bereak izango ditugula. Inteligentzia emozionala. Hori ez da inteligentzia testetan neurtzen, eta hala ere, garrantzitsua da (eta hori ere nire falta bat da, ez pentsa). Laudatu besterik ez egitea oso aspergarria da. Eta atzo lehenengoz ikusi nuenean hori besterik ez nuenez egin, baita flipatu ere. Ba orain kaña sartu behar nion.

Janzkera eta hizkerarena hala ere beti pentsatzen dudan zerbait da, ea zerebritoa den pertsonaren bat ez dudan ikusiko txandalarekin edo ke pasa tio esaten. Barietatea nahi dut!

Utzi iruzkina: