Kategoria: kuriosidadeak
Atzo arte ez nuen tipo honen existentziaren berririk eta wenderi esker 'ezagutu' dut. 1986an jaio zen eta zazpi hilabeterekin hasi zen berbetan; bi urte beteta irakurtzen ikasi zuen eta bost-sei urterekin biologia, astronomia, geologia eta historiako bere lehen lanak idatzi zituen. Eta abar eta abar. Horrek nahiko esaten baitu bere gaitasun intelektualari buruz. Dudarik gabe agian ez dauka hainbesteko meritua tipo hau genio bat izatea, azken finean, bere geneetan idatzita dago. Baina kontutan hartzekoa iruditzen zait hain txikitatik jakituriarekiko agertu duen interesa eta nola jakin duen b...