Musika ikasten I - Solfeo

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2008-10-22 21:07

Betidanik gustatu izan zait musika, baina ez nuen pianoarenganako interes berezia sentitu musika klasikoa entzuten hasi nintzen arte, hamabost-hamasei urterekin, hain zuzen. Ordutik buruan ibili izan zaidan ideia da hil aurretik pianoa jotzen ikasi behar nuela eta azkenean, erabaki egin dut. Piano klasetara joango naiz aurten. Ez nuen musika karrera egin nahi, baina mundu guztiak esaten zidan pianoa jotzeko solfeo eta armonia ikasi behar nituela ondo; momentu horretan, batxilergoan egonda agobianteegia iruditzen zitzaidan klasetik kanpo, ingeleraz aparte, beste bi edo hiru klasetara joan behar izatea eta horregatik, ideia burutik kentzen saiatu nintzen. Gainera, praktikatzeko piano bat lortzea ez da lan erraza... Baina musika, atsegin baduzu, ez da ahaztu dezakezun zerbait, egia esan. Beraz, pasa den urtean aitari kitarra bat eskatu nion. Bai, kitarra ere gustatzen zait (instrumentu gehinak bezala), baina pianoa ikastearen fruntrazioa konpentsatzea bezalakoa zen. Oso garestia ez izateaz gain, norberaren kabuz ikasteko aukera ematen duela esaten dute askok. Eta nik sinetsi... en fin, ez dut horretarako balio. Orain karrera erreza egiten ari naiz, denbora daukat soberan eta bueno, pianoa lortzearena jarraitzen zaila izaten, baina teklatu majoren bat ikusi dut hortik internetetik. Beraz, aurrera. Orain da momentua, ez badut orain egiten, ez dut inoiz egingo eta damutuko naiz, asko gainera. Irakasle partikularra lortu dut, garesti xamarra, baina bueno, hilean nik nahi dudan ordu kopurua emango dit klase, beraz, diruz flojo banabil, klase gutxiago ta nire kabuz praktika gehiago, besterik ez. Horretarako, eta klaseetara oso verde ez joateko, musika norbere aldetik ikasteko baliabideak bilatzen ibili naiz, eta ez ditut ez, makalak aurkitu. Norbaitek musika ikasi nahi izatekotan uste dut irakasle barik egin dezakeela benetako gogoak badauzka.

Hona ekarriko ditut bideo, webgune eta programa batzuk. Gaurkoz solfeo: erritmoa, melodia eta armonia(blusa jotzeko akordeak barne). Asko ikasi!!!




Beste irakasle batzuen hizkuntza musikaleko bideoak:

Solfeo de rally (TopTalento)
No teman al solfeo (Tubero9999)
Solfeo cuasimudo (vivianayjuancarlos2)

Solfeoa ikasteko software librea:

LenMus

Solfeoa ikasteko kurtsoa on-line:

Introducción al solfeo.
Música. Introducción al solfeo.
Piano Gratis - Teoría muscal.

Musika bere osotasunean ikasteko, http://www.musinetwork.com eta http://es.youtube.com/user/musinetwork.

Oharra: baliabide guztiak begiratzea gomendatzen dut, nik jarritako bideoetan alterazio, armadura eta figura batzuk azaltzea eta akaso beste gauzaren bat ere falta delako. Gozatu!


Utzi iruzkina: