Kategoria: autodidakta
Betidanik gustatu izan zait musika, baina ez nuen pianoarenganako interes berezia sentitu musika klasikoa entzuten hasi nintzen arte, hamabost-hamasei urterekin, hain zuzen. Ordutik buruan ibili izan zaidan ideia da hil aurretik pianoa jotzen ikasi behar nuela eta azkenean, erabaki egin dut. Piano klasetara joango naiz aurten. Ez nuen musika karrera egin nahi, baina mundu guztiak esaten zidan pianoa jotzeko solfeo eta armonia ikasi behar nituela ondo; momentu horretan, batxilergoan egonda agobianteegia iruditzen zitzaidan klasetik kanpo, ingeleraz aparte, beste bi edo hiru klasetara joan be...