Juntos, nada más
Gabonetan irakurri nuen liburua. 600 orrialde hiru-lau egunetan. Ikaragarria. Pelikula, berriz, oraintxe bukatu dut ikusten. Beldurgarria. Kaka hutsa.
Ezin dut balorazio zinematografiko hutsa egin. Ezin izan dut pelikula hau beste edozein balitz bezala ikusi. Eleberriaren parterik garrantzitsuenak falta izan zaizkit, eta pelikula amaitzean konturatu naiz ezin zela liburu hori pantailara eraman, delitua zela. Dentsitate handiko obra da. Ezin zaio hitz bat bera ere kendu, hitz bakoitzak esanahia duelako bertan, ezinbesteko esanahia.
Pelikulak Estatu Batuetan egiten diren filme meloso horietako bat gogorarazi dit, apenas atzealderik gabe. Dena erraza. Dena azkarra. Erritmoa frenetikoegia da, eta ez dio ikusleari pertsonai bakoitzaren mina sentitzeko denborarik ematen. Anna Gavaldaren historia horretan, ordea, pertsonaien mina ulertzea benetan beharrezkoa da garapena eta batez ere bukaera ulertzeko. Detaile bakoitzak garrantzia dauka. Ardo bakoitzak. Musika pieza bakoitzak. Elkarrizketek. Tximinia elektrikoak. Denak dauka karga emozional izugarria eta ezin da horrela, "por que sí", guzti hori ezabatu. Denak dauka mezu bat. Laguntza oihu bat. Bakardadearen mamuaren hatzaparretatik ihes egiteko nahi desesperatua. Pelikulan zentzua galtzen dute mila gauzak. Istorio tonto bat bilakatu du zineak oraingoan gizatasuna, bizitza, mina, bakardadea... era paregabean margotzea eta transmititzea lortzen zuen historia hau. Bi pertsonaren arteko betiko maitasun polit horietara mugatu dute egunerokoaren laztasuna. Sinplifikatu egin dute konplexutasuna. Eta hori ezin da egin. Konplexutasuna konplexutasuna delako, soilik, konplexua den bitartean...
Beste barik, norbaitek pelikula ikusi badu, irakur dezala liburua, ez baitago konparaketa posiblerik. Pelikula ikusi ez duenak irakur dezala bebai, historia izugarri polita delako. Eta irakurri duenak, ez dezala pelikula ikusi, nik bezala sutu nahi ez badu. Bon apetit!

Iruzkinak
Utzi iruzkina: